G7ak iraun bitarteko salbuespen egoera eta atxiloketak salatu dituzte Gasteizen
G7ko gailur eta kontragailurraren bitartean emandako militarizazioa, atxiloketak eta argitara ateratako "zerrenda beltzen" aurka mobilizatu dira hamarnaka lagun Andra Mari Zuriaren plazan.
Abuztuaren 24tik 26ra bitarte egin zuten Miarritzen G7ko goi-bilera. Alternatibak erakustarazi asmoz kontragailurra antolatu zuen 19tik 23ra G7 Ez plataformak. Hainbat hedabidek jakinarazi dutenez, ehundik gora izan dira ostiraletik igandera bitarte atxilotutako ekintzaileak. Frantziar Estatutik prozeduraz kanpoko kanporaketak eman direla, eta honekin batera 500 lagunez osatutako «zerrenda beltz» bat argitatara atera dela jakinarazi dute.
Gailurra amaitu eta egun gutxira, aste horietan zehar Ipar Euskal Herrian emandako militarizazioa, atxiloketak eta argitara ateratako «zerrenda beltza» salatu dituzte Euskal Herriko hainbat herritan, hala nola, Irun, Larrabetzu, Donostia, Iruñea eta Bilbo.
Ostiralean Gasteizen izan dute hitzordua salaketek. Hamarnaka lagun bildu dira Zerrenda beltzak, militarizazioa eta atxiloketen aurrean beste mundu bat sortzen lelopean egun horietan zehar pairatutako salbuespen egoera salatu eta atxilotuen askatasuna aldarrikatzeko.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!