Salbuespenezko legediarekin amaitzeko manifestazioa deitu du Sare Herritarrak
Manifestazioa abuztuaren 3an, larunbatean, izango da, Gasteizko jaien atarian. "Mobilizazioarekin presoen auziari aterabidea eman eta elkarbizitzan aurrera egiteko guztion aktibazio eta konpromisoa beharrezkoa dela adierazi nahi dugu".
Sare Herritarrak agerraldia egin du Gasteizen abuztuaren 3an Arabako hiriburuan egingo duen manifestazioa aurkezteko.
Bozeramaileek adierazi dutenez, «Mobilizazioarekin presoen auziari aterabidea eman eta elkarbizitzan aurrera egiteko guztion aktibazio eta konpromisoa beharrezkoa dela adierazi nahi dugu».
Eta, horretarako, maila instituzional, politiko, sindikalean eta sozialean lortu dituzten akordioak izan dituzte gogoan. «Instituzio hauetan jasotako babesek, euskal jendartearen %85a baino gehiago ordezkatzen dute».
Bostgarren urteurreneko ekitaldian esandako hitzak ere izan dituzte gogoan: «Instituzioetan edo kalean, lan munduan edo unibertsitatean, kultura edo kirol arloan… Gero eta gehiago gara espetxe politika honekin amaitzeko aldarria egiten dugunak».
Hiru eskaera nagusi
Eratzeke dagoen Espainiako Gobernuari ere mezu bat helarazi nahi izan diote: «Gobernu eratze arazoak ez daitezela aitzakia bihurtu egungo espetxe politika mantendu eta sufrimendua baino eragiten ez duen egoera hau luzatzeko». Hori dela eta, «ausardia eta ardura» eskatu diote Gasteizko agerraldian Espainiako Gobernuari.
Zentzu honetan, hiru izan dira mahaiaren gainean jarri dituzten eskaerak: urruntze politikaren amaiera, larriki gaixo diren presoen etxeratzea eta gaur egungo egoera ahalbidetzen duen salbuespenezko legedia bertan behera geratzea.
Hitzordua larunbatean izango da, abuztuaren 3an: 19:00etan hasiko da manifestazioa, Andre Maria Zuriaren plazatik eta leloa ‘Korapiloak askatzeko unea da, denok batera presoak etxera!’ izango da.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!