Eraso matxisten aurkako protokoloa eta udako ekimenak aurkeztu ditu Aiaraldeko Mugimendu Feministak
Ostiral gauean egin zuten aurkezpena Aretako jaien barruan. Areta, Amurrio, Laudio eta Orozkoko jaietan egingo dituzte ekimenak. through Aiaraldea.eus
«Gure eskualdean datozen udako jaietan eraso matxistei aurre egiteko bidea jorratzen jarraitu nahi dugu». Hala adierazi zuten ostiralean Aretako txosnagunean Aiaraldeko Mugimendu Feministako kideek.
«Areta, Amurrio, Laudio eta Orozkoko jaietan guk ere gozatu nahi dugulako, hainbat sistema eramango ditugu aurrera eraso matxistak salatu eta erasotuari babesa eskaintzeko».
Protokoloa osatu dute horretarako. Amurrion eta Laudion jarriko dute indarrean, aurreratu dutenez. 24 orduz salaketa edo babeserako telefonoa eskainiko dute, besteak beste: 688 75 27 84. Horrez gain, Orozkoko sanantolinetan «gune kritikoak» markatuko dituzte. «Emakumeok ere jaiez gozatu nahi dugulako, ezinbestekoa dugu gure ahalduntzerako sare eta tresnak sortzea».
Mezu argia zabaldu dute: «Ez dugu jai giroan, lanean edota etxera bidean atzera begira joan nahi, ez ditugu babosoak gure espazioetan onartuko». Neskei ere helarazi diete babesa, «injustizia patriarkalaren gainetik, guk sinesten zaituztegu!».
Plazak, etxeak eta kaleak gozamenez bete nahi dituzte, «atseginago eta bizigarriago» bihurtzeko, baina baita ahalduntzeko eta jakintzak partekatzeko ere, «elkarrekin boteretzeko eta askeago izateko».
Egun feministak
Aurtengo festetan egun feminista egingo dute lehenbizikoz Amurrion, abuztuaren 13an. Orozkoko Zapatu Morea, berriz, abuztuaren 31n izango da. Horrez gain, kalejira feminista deituko dute Laudioko festetan, Baserritar egunean; hots, abuztuaren 23an.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!