Arabar Errioxako Gaztetxe berriko kideek presio ezberdinak salatu dituzte
Udalaren (EAJ) eta Ertzaintzaren aldetik gaztetxearen aurka egiteko saiakerak egon direla salatu dute.
Duela egun batzuk aurreratzen genuen bezala, Eskuernagan Gaztetxe bat okupatu dute, eta asteazkenerako zein ostegunerako auzolana deituta dago. Astearte gauean, ordea, herriko alkateak (EAJ) komunikatu bat atera zuen; Gaztetxeko kideen arabera, «Gaztetxearen okupazioaren aurka agertuz eta ertzainei deitzeko mehatxuak eginez» .
Eskuernagako Gaztetxeak ere salatu du gauean Ertzaintzaren presioak jasan ondoren, asteazken goizean bi lagun identifikatu dituztela.
Gaztetxeko kideen aurka jotzeaz gain, ondoko upategiko langile batzuk ere identifikatu dituzte. Gaztetxeko kideen bertsioaren arabera, Ertzaintza upategira sartzen saiatu da, bertatik Gaztetxera sartzeko asmotan, baina jabearen ezetza jaso dutenean, erregistro agindu bat jartzearekin mehatxatu dute hau.
Hamar egun, eta auzolanak aurrera
Ostegunean hamar egun beteko ditu Gaztetxeak, eta bertako kideek adierazi dutenez, oztopoak oztopo, auzolanak aurrera darrai. Sorgailu-elektrikoekin lan egin dute orain arte, asteazkenean ura eta argia moztu baitzieten.
Okupatutako eraikinak bost urte zeramatzan hutsik eta, gaur egun, ez zuen erabilerarik. Gaztetxe berria martxan jarri duten gazteen arabera, gaur egun La Caixa aurrezki kutxaren jabetza da eraikina. Aurretik, ordea, upategia izandakoa da eraikina.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!