ESK sindikatuak eta Gasteizko Eskalatzaileak Sutan plataformek rokodromoen baldintza kaskarrak salatu dituzte
Hiru langile kaleratu eta udal rokodromoen baldintzak nabarmen jaitsi dira
Dagoeneko hilabete baino gehiago pasa da Gasteizko udal rokodromoak ireki zirela eta erabiltzaileek aurretik iragarri zutena egiaztatu da: zerbitzuaren kalitatearen murrizketa, prezioen igoera (itxieraren aurretik hilabeteko, hiruhileko edo urteko abonoa egiteko aukera zegoen; orain egunekoa edo hilabetekoa bakarrik) eta instalazioen irekiera ordutegiaren murrizketa itzela.
Hori gutxi balitz, Ebone Servicios Educativos y Deporte SL enpresaren kudeaketarekin 3 langile kaleratuak izan dira subrogatuak izan ez direlako.
Honela azaldu dute Eskalatzaileak Sutan plataformako kideek: «Berrirekierarekin, Gasteizko udaletxeak gatazka amaitutzat ematen duela dirudi, baina eskalatzaileok argi daukagu ez dugula rokodromoen kudeaketa edonolako baldintzetan onartuko».
Udalak ez digu galdetu izan zeintzuk diren erabiltzaileon beharrak. Zertarako nahi dugu hirugarren rokodromo bat ez bada kalitatezko kudeaketa bermatzen?». Ordutegiaren murrizketari esker, askok eskalatu ezin dutela eta eskaladako hastapenak egin nahi dituen pertsonak aukera gabe uzten dituztela ere salatu dute, formakuntza kurtsoen faltagatik.
Hiru langile, kaleratuak
Orain arte instalazioak kudeatzen zituzten hiru langile ere kaleratuak izan dira. Hau horrela, plataformako kideek, instalazio publikoen kudeaketa zuzena ere aldarrikatu dute: «Zerbitzu publiko batek prekarietate maila hau eman ahal izatea onartezina iruditzen zaigu eta ez dugu inolaz ere egoera hau onartuko. Hau ez da gure instalazio publikoentzat nahi dugun kudeaketa».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!