Zapi gorriak eta kateak prekarietatearen aurka
Ernai gazte Antolakundeak deituta, 'Bizitzak biziarazi' martxak egiten ari dira ostegunetik larunbatera. Ostirala kateatze batekin hasi dute, eta beste batekin amaitu.
Ekainaren 13an, 14an eta 15ean, Ernai Gazte Antolakundeak antolatuta eta Bizitzak biziarazi lemapean, martxa ezberdinak egiten ari dira Euskal Herriko hainbat txokotan. Ostegunean, mahainguruak eta ekimen ezberdinak egon ziren Gasteizko hainbat auzotan eta ostiralean, goizetik hasita hiriko kaleak astindu dituzte gazteek: “Ostiral arratsaldeko (18:00) ekimenaren garrantzia azpimarratu nahi dugu, prekarietatearen aurkako mobilizazioa izango baita”.
Prekarietatea kolektiboki borrokatzearen garrantzia mahaigaineratu dute, gazteak lehen lerroan egotearen aldarria kaleratzearekin batera. Zapi gorriak soinean, Gasteiz mailako egun osoko egitaraua antolatu dute, eta gazteak borrokara batzeko deia luzatu dute, besteak beste.
Gazte batek ETT batera kateatu du bere burua prekarietatearen kontra
Goizeko 08:30etan, “Hautsi ditzagun esplotazioaren kateak” izenpean eginiko ekimen batean, gazte batek bere burua Frantzia kaleko ETT batean kateatu du, “Euskal gazteria lehen lerrora!” irakur daitekeen zapi gorria soinean zeramala.
Udaltzaingoa eta suhitzaileak ordu erdira iritsi dira gaztea zegoen tokira, eta katea askatu ondoren, Mozal Legea ezarriko diotela jakinarazi diote, desordenak egotzita.
Gune prekarioa Desanparadasen
10:00etatik aurrera, gune finko bat muntatu dute Desanparadaseko plazan. Bertan, gunea atondu dute prekarizatutako gazteen eskutik solasaldi eta asanbabladak egiteko eta informazioa zabaltzeko.
Dato kaleko BBVAn kateatu dira bi gazte
Bi gazte Dato kaleko BBVAren egoitzan kateatu dira maskara zuri eta zapi gorriak soineak zeramatzatela. «Euskal gazteria lehen lerrora!» leloa zeraman pankarta batekin. Goizean egin bezala, prekarietatearen erantzuleak jopuntuan jarri nahi izan dituzte.
Bertan adierazi dutenez, «hau ez da unean uneko haserrealdia, hau klase borroka da, nazio askapena, genero zapalkuntzaren suntsipena da».
Hamarnaka gazte bildu dira bankuaren inguruetan kateatutako gazteei babesa helarazteko. Suhiltzaileek askatu eta jaitsi dituzte bertatik. Ertzaintzak Mozal Legea ezarri die «desobedientzia» egotzita.
Ernai Gasteizek, txio hari honetan jaso du arratsaldeko ekintza:
🔴🔴🔴 ADI!!!🔴🔴🔴
Bi gazte kateatu dira BBVAren egoitzan!
Hau ez da gazteon unean uneko haserrealdia, hau klase borroka da, nazio askapena, genero zapalkuntzaren suntsipena da! Eta ez gaituzue geldituko!
Prekarietatearen aurka, gazte, lotu borrokara! #EHBizi #Biziarazi pic.twitter.com/Gp2FQnMKRu
— Ernai Gasteiz (@ErnaiGasteiz) June 14, 2019
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!