Gasteizko Kanpusean ikasle mugimenduak jasan dituen erasoen berri eman du Jaikialdia-k
Azken asteetako identifikazioak, isunak eta bestelako jazarpenak salatu dituzte ikasleek.
Gasteizko Kanpusean azkenaldian gertatu diren gertakarien berri eman du Jaikialdia-k ohar baten bitartez. Gaitzetsi dutenez, «eguneroko ogia» da Gasteizko Kanpusean poliziaren presentzia: «Une oro paseatzen dira indar errepresiboak fakultate aurretik, jarraitu egiten gaituzte… Ikasle Mugimenduko kideok jasaten ditugun jarraipenak, irainak eta bestelako mekanismo errepresiboak egunerokotasuneko parte bilakatu badira ere, aurreko asteetan gertakariak larritu egin dira».
Azaldu dutenez, presoen aldeko pankarta bat jartzeagatik bi ikasle identifikatu ostean 200 euroko isuna heldu zaie. Bestetik, beste ikasle batzuk presoen aldeko pankarta bat jartzen ari ziren momentuan polizia etorri eta jendea identifikatzeko asmoa agertu zuten, ikasleetako bat atxikiz eta hiru isun jarriz. «Modu honetara, unibertsitatean gauzatzen dugun jardun oro kriminilazitu nahi dute, egiten dugun oro oztopatu. Mekanismo errepresibo horien bidez, gu izutu nahi gaituzte, horrela gure jarduna geldiaraziz».
Sakontzen ari den errepresio hau Ikasle Mugimenduaren aurkako jazarpen moduan ulertzen du Jaikialdia-k. «Unibertsitateko langile klasearen askapenaren bidean lanean ari den sektorearen aurkako eraso moduan […] EHUko agintaritzaren eta bere esku dagoen indar polizialaren helburua gure jarduna oztopatzea eta geratzea da, eta horretarako hainbat eta hainbat errepresio mota erabiltzen dituzte». Gainera, eraso hauek guztiak zilegiztatzeko, Gasteizko Kanpusekoa «egoera berezia» dela esaten dute agintari ezberdinek.
Horren aurrean, ikasleek argi adierazi nahi izan dute Gasteizko Kanpuseko egoera ez dela berezia eta berau aitzaki hutsal bat besterik ez dela. «Gasteizko Kanpusean, Euskal Herriko txoko askotan bezala, langile klaseko kideon askatasunaren alde borrokan ari gara, eta, honekin batera, Euskal Herriko langile klaseagatik guztia eman dutenengatik, kartzela zuloetan bahituta dauden kideen borroka unibertsitate eremura ekartzea da gure eginbeharra. Eta horretan jarraituko dugu, EHUk jartzen dizkigun oztopoak oztopo».
Errektoretza, erantzule gisa
Egoeraren larria azpimarratzeaz batera, errektoretzari egozten diote honen erantzukizun osoa. «Kanpusean gertatzen diren errepresio kasu guztien aurrean entzungor egiteaz gain, bizkarra ematen digu. Gauzak horrela, egoera argia da: gertakari guzti hauen aurrean ezer ez egitea indar errepresioben alde egitea da, ezer ez egitea Ikasle Mugimenduaren aurka egitea da».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!