Jendez lepo jokatu da Legution Xabi Igoak irabazi duen lehen finalerdia
Xabi Igoak irabazi zuen lehen finalerdia eta Manex Agirre izan zen bigarren. Hala ere, Dulantziko bigarren finalerdiaren ostean zehaztuko da nortzuk egongo diren final handian.
Legution, Arabako Bertsolari Txapelketako finalerdietako lehen saioan Xabi Igoak lortu zuen puntuaziorik altuena aurreko larunbatean. Hala ere, oraindik ez dago final handirako sailkatuta: Dulantzin, larunbata honetan jakingo da nortzuk diren sei finalistak.
Aramaioko herriak izan zuen protagonismoa Legutioko lehen finalerdi honetan, izan ere, bertakoak ziren parte hartzaile gehienak: Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio), Xabi Igoa Eriz (Aramaio), Andere Arriolabengoa Bengoa (Aramaio), Peru Abarrategi Sarrionaindia (Aramaio), Aitor Ugarte Eriz (Aramaio) eta Serapio Lopez Ortueta (Baranbio).
Bigarren itzuli honetako saioetan 14 bertso puntuagarri kantatu behar dituzte bertsolariek, horien artean 5 bertso, bakarko lanean, kartzela formatuan. Legution, ariketa guztiak egin ondoren, Xabi Igoak lortu du puntu gehien, 339 puntu.
- Xabi Igoa Eriz, 339,0 puntu
- Manex Agirre Arriolabengoa, 334,0 puntu
- Peru Abarrategi Sarrionaindia, 332,0 puntu
- Aitor Ugarte Eriz, 310,0 puntu
- Serapio Lopez Ortueta, 305,5 puntu
- Andere Arriolabengoa Bengoa, 299,0 puntu
Finala, zehazteke
Finalean nortzuk kantatuko duten argitzen ari da, baina ezin da ziurtatu. Dulantziko saioan, hurrengo larunbatean, kantatzen duten bertsolariek itxiko dute sailkapena.
Bertan izango dira:
- Aroa Arrizubieta Barredo
- Beñat Garaio Mendizabal
- Iñaki Viñaspre Simon
- Oihane Perea Perez de Mendiola
- Paula Amilburu Izargarai
- Rikardo Gonzalez de Durana Alzola
Dulnatziko saioan egoteko sarrerak hemen zozketatuko ditugu datozen orduetan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!