Mobilizazioak deitu dituzte Kataluniako epaiketaren atarian
ANC Biltzar Nazional Katalanak jakinarazi du Europako 20 hiri ezberdinetan manifestazioak eta elkarretaratzeak egingo dituztela otsailaren 12an. Egun horretan, datorren asteartean, Kataluniako prozesu independentistan jokatutako rolagatik auzipetuta dauden buruzagi politikoen aurkako epaiketa hasiko da Madrilen.
ANCk zerrenda horretan sartu ditu, besteak beste, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egingo dituzten elkarretaratzeak. Gasteizko deialdia 19:00etan izango dira Andre Maria Zuriaren enparantzan. Oharrean bertan, ANC-k adierazi duenez, elkarretaratze hauek Gure Esku Dago-k sustatuko ditu.
Hala ere, Hego Euskal Herrikoak ez dira deialdi bakarrak izango. Adibidez, Berlinen, Parisen, Londres, Bruselan, Edinburgon eta Kopenhagen mobilizatuko da ANC.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!