«Herri ekimen legegilea» -Bego Ozaeta-
Jakingo duzuenez, Euskal Herriko Eskubideen Karta Sozialak Parlamentuan ILP bat aurkeztu zuen orain dela urte bat, eta ekinbidea babesten duten 51000 sinadurak abenduan aurkeztu zituzten. HEL horrek pobreziaren eta prekaritatearen kontrako tresna bat zen. Ez da kasualitatea diru-sarrerak DSBE mailaraino osatu beharreko egoeran dauden gehienak emakumeak izatea. HELak genero irakurketa du,
Beno ba, datorren otsailaren 7an lege proposamena bozkatuko dute Legebiltzarrean: langile publikoen soldata igoera, eta DSBEren “igoera”. Ez duzu ikusten, baina igoera komillas artean idazten dut, zergatik? Zenbaki pare bat hau azaltzeko: Gaur egun DSBEk osoa kobratzen dutenak 649€ jasotzen ditu, bozkatuko dutena… 659€, 10 gehiago. PNVk beste alderdiekin negoziatu zuena: 667€. Baina 2008ko legea betez gero, 903€ izango lirateke, eta Herri ekimena eskatzen zutena 1050€.
Ze zenbaki korapilo!,ez? Baina erreza da. Datorren astean DSBE igoera miserablea bozkatuko dute. Bai legea, bai beste alderdiekin negoziazioak, eta bai 51000 herriko sinadurak pikutara joan dira.
Gero HEL aurrera eramatea erabaki dezakete,bai, baina beste igoera onartu ondoren? Zertarako? Debaterik ez da izango. Zihur.
Eta Lege proposamen honi baietza emanez gero, ze alderdi batzuk aurretik bota dute ia ez dutela onartuko. Egia esanda, eta bozketa hau langile publikoen soldata igoera batera joaten ba da, benetan ezetz esango dute uste duzu? Hain txarto geratuko dira hainbeste langileen aurrean. Hauteskundeak aurrean dauzkagu ta!
Total, lege hau onartzen ba dute, langile publikoek soldata igoera ikusiko dute, eta RGI 659€tan geratuko da. Benetan gure herrietan diru horrekin bizitzea ahal da? Bizitza duin bat eukitea? Miseria irabazle!! Eta ez gara ixilak geratuko.
Bego Ozaeta
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!