Segreazioarekin amaitzeko proposamena luzatu dio LABek Gasteizko Hezkuntza Komunitateari
LAB sindikatuak, hezkuntza sistemaren inguruko hausnarketa egin ostean, hainbat arazo eta gabeziri konponbidea emateko proposamena luzatu dio Gasteizko Hezkuntza Komunitateari. Arabako hiriburuko eskola segregazioarekin amaitzeko proposamen zehatzak jarri ditu sindikatuak mahaiaren gainean.
Azken urtean zehar, gaur egungo hezkuntza sistemari buruzko hausnarketa egin du LAB sindikatuak. Hausnarketa horren ondorioz, hainbat arazo eta gabeziri konponbidea emateko beharra ikusi du sindikatuak eta, orain, Gasteizko Hezkuntza Komunitateari begira txosten bat aurkeztu du Arabako hiriburuan.
Gabezien artean, zazpi nabarmendu dituzte:
- Hezkuntza eskumenak mugatuak dira Hego Euskal Herrian, eskumenik ez Ipar Euskal Herrian.
- Hezkuntzaren azpi-finantziazioa.
- Segregazio prozesuak, bereziki larria, jatorriarengatik eta profil sozioekonomikoarengatik.
- Hezkuntza ereduari dagokionez, hainbat gabezia: euskalduntzen ez duten ereduak, curriculum arrotzen eragina, ikuspegi androzentrikoaren indarra…
- Eskola publikoaren eredu zentralizatua.
- Eskola pribatu eta erlijiosoaren kontzertazio unibertsala.
- Hezkuntza komunitatearen zatiketa eta konfrontazioa.
Baina, honen gainetik, sindikatuaren «ortzimuga estrategikoa» eskola publiko komunitarioa sortzea dela nabarmendu dute. «Herri, genero nahiz klase ikuspegitik hezkuntza eredu burujabea eta askatzailea nahi dugu, murgiltze eredua, Euskal Curriculuma, hezkidetza, parte hartzea, gardentasuna, laikotasuna, doakotasuna eta aniztasuna izan behar dira hezkuntza ereduaren ezaugarriak».
Horretarako, hezkuntza komunitatearekin elkarlana sustatu nahi du LABek. Eskola publiko komunitarioaren bidean, hauek dira sindikatuaren esanetan, eman beharreko pausuak:
- Eskola publiko komunitarioa sortzeko konfluentzia bultzatu.
- Udalen eta hezkuntza komunitatearen funtzioa indartu.
- Hezkuntzan BPGren %6 inbertitu, ratioak jaitsiz.
- Ikastetxe guztietan murgiltze eredua, Euskal Curriculuma, hezkidetza, parte hartzea, gardentasuna, laikotasuna, doakotasuna eta aniztasuna garatu.
- Egungo eskola kontzertatuen artean ikuspegi komunitarioa dutenekin elkarlan estrategikoa, eskola publiko komunitarioaren bidean.
- Doakotasun erreala: egungo eskola publikoetan, euskal eskola publiko komunitariorako bidea egin.
Segregazioaren egoera gero eta larriagoa Gasteizen
Ortzimuga estrategikotik haratago, «beharrezkoa den tokietatik hasi behar» dela uste du sindikatuak. Eta, Gasteizko kasua hartu dute hizpide, non eskola segregazioaren egoera gero eta larriagoa den.
Zentzu honetan, «hezkuntza komunitatearen zatiketa ekiditearen aurkako jarrera azaltzen dugu, benetako irtenbide praktikoak bilatzea zailtzen duelako. Ezinbestekoa da modu globalean eragitea. Inguruarekin lan egiten dugun bitartean, ikastetxeekin lan egin beharko da».
Horretarako, egitasmo estrategiko bat proposatu dute, non eskumenak dituzten Instituzioek (Eusko Jaurlaritzak eta Gasteizko Udalak) «konpromiso zehatzak» hartu beharko dituzten eskola segregazioari buelta emateko. Eta «segregatzaileak diren elementuen inguruko hausnarketa» egitea beharrezkoa ikusi dute: kuotak, ikasgelen blindajea, laikotasun eza, hizkuntza ereduak, baremazioak, informazioa/bideraketa eta errealitate demografikoa jarri dituzte adibidetzat.
Proposamen zehatzak
Aurreko guztia aipatuta, hurrengo hau proposatu du LAB sindikatuak:
- Gasteizko Udaleko Eskola Kontseiluak lan mahaia teknikoa biltzea hezkuntza komunitateko eragile guztiak deituz, sindikatuak barne.
- Hezkuntza Ordezkaritzak bere momentuan eragileen artean adostutako eta hartu ez ziren neurri praktikoak gaurdanik hartzea.
- Gasteizko segregazioaren inguruko aurreko lan mahaiaren azterketan sakontzea eta heldu ez ziren gaiei heltzea.
- Hezkuntza Sailaren ordezkaritza mahai horretan egotea eta Hezkuntza komunitatearekin adostasunez sorturiko akordioak lotesleak izatea.
- Auzoz-auzo xehetasunez eginiko analisia egitea hurrengo terminoetan:
- Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak eta atzerritar jatorriko, behar berezietako edo profil sozioekonomiko baxuko ikasleen portzentaia. Auzoaren/gunearen biztanleriaren portzentaiarekin alderatzea.
- Atzerritar jatorriko, behar berezietako edo profil sozioekonomiko baxuko gehienezko eta gutxienezko indizea aplikatzea. Horretarako, auzo/gune bakoitzaren datu demografikoak ikertuko dira. Indize horrek, auzoaren/gunearen errealitate sozialari erantzun beharko dio.
- Zuzentzeko portzentaiak aztertu eta neurriak proposatu. Inoiz ez da izango soilik ikasleen banaketa bat. Neurriak integralak eta sistemaren desorekak konpontzeari begira izan beharko dira: familien eskaerari loturiko informazioa, deribazioa eta kanalizazioa zuzena eta sistema orekatzeari begirakoa, behar berezietako eta espezifikoetako ikasleen kopuruak ezagutzea, “matrikula biziaren” kudeaketa egokia eta gardena.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!