Hala Bedi Irratiaren tripak ezagutzeko aukera, asteazkenean, Izan Media bigarren irrati tailerretan
Hala Bedi Irratiak Izan Media tailerren bigarren edizioa antolatu du otsailaren 13 asteazkenerako (17:00). Irratia nolakoa den ikusi eta nola egiten den ikasi nahi baduzu aukera aparta duzu. Parte hartzeko, besterik gabe idatzi programazioa@halabedi.org helbidera eta zure zain egongo gara. Aldi berean lau tailer ezberdin antolatu ditu Hala Bedik:
Audio edizio: audioak nola grabatu eta nahasten diren irakatsiko da, Cool Edit programa erabiliz. Tresna hauen funtzionamenduaz jabetuz gero gai izango zara zeure kabuz irrati saio bat grabatzeko. (Hala Bedi Irratian)
Ahozkotasuna eta lokuzioa: mikrofonoaren aurrean jartzen garenean erabili beharreko doinua, abiadura, entonazioa… izango dira langai tailer honetan. Bakoitzak bere ahotsari etekina ateratzen ikasi ahal izango dio, hori frogatzeko benetako tresnak erabiliz.
Uhinetatik sarera: uhinetatik gain, aukera handiak ematen dizkio irratiari internetek. Sarean podcast-ak nola sortu eta erabili irakatsiko da tailer honetan. Hala Bediren webgunea eredu hartuta audioak sarean eskegitzeko eta beste elementu batzuz nola apaindu izango da hizketagai. (Saregunen, Hala Bedi Irratiaren alboan)
Zuzeneko emisioa kaletik nola egin: programa bat zuzenean eta emisoratik kanpo nola antolatzen da? galdera horri erantzungo dio laugarren tailerrak. Zuzenekoaren baldintza teknikoak jakitera emango dira eta parte hartzeko eta frogak egiteko aukera zabalik izango da. (Hala Bedi Tabernan)
Tailerrak amaitutakoan, 19:00etan, Hala Bedi Tabernan «Euskal musika. Bidegurutzean ala zubian?» mahaingurua hasiko da. Hiru pertsona izango dira mahaiaren bueltan: Josu Zabala musikaria, Jon Eskisabel kazetaria eta Josu Larrinaga soziologoa. Euskal musikagintzaren egungo egoera ulertzeko gakoak izango dituzte hizpide, eta etorkizunekoa atzemateko ildoei buruz ere arituko dira.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!