Elkarretaratzea deitu dute Nazio Batuak etorbidea «autobidea» dela salatzeko
Urtarrilaren 18an hamalau urteko neska bat harrapatu zuen kotxe batek, eta larri zauritu zuen.
Elkarretaratzea deitu du Auzoan Autobiderik Ez! plataforma sortu berriak urtarrilaren 25ean, 18:00etan, Nazio Batuak etorbideko 27. zenbakian. Zabalganeko eskola elkarteak sortu du plataforma, «arriskutsuak diren auzoko bideak oinezkoentzako seguruak bihurtzeko» helburuarekin. Azken istripu larria iragan urtarrilaren 18an jazo zen. Plataformak gogoratu duen bezala, egun horretan kotxe batek institutura zihoan hamalau urteko neska bat harrapatu zuen, Nazio Batuak etorbideko 27. zenbakiko zebrabidean, eta larri zauritu zuen.
Plataformak deialdia iragartzeko banatu duen esku-orrian azaldu duenez, Nazio Batuak hiribidea auzoa zeharkatzen duen «autobideetako» bat da. «Jundizerako bidean, langile askok abiadura handiz igarotzen dute, oinezkoentzako suposatzen duen arriskua kontutan izan gabe. Ugariak dira orain arte gertatutako istripuak, bai errepide honetan, bai auzoko antzerakoetan». Auzokideek salatu dutenez, nahiz eta kexa ugari aurkeztu dituzten, Udalak ez die kasurik egin.
Momentuz auzoko hainbat guraso elkarte eta irakasleen klaustroak bildu dira plataformara.
Albiste hau alea.eus-ek argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu Hala Bedirara. Jatorrizko albistea eta informazio osatuagoa hemen duzu ikusgai.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!