Gasteizko Euskaraldia-ren esperientzia jasotzen duen dokumentala aurkeztuko dute
11 baino +: Has Gasteizen euskaraz bizitzen dokumentalaren estreinua urtarrilaren 9an izango da, Oihaneder Euskararen Etxean.
2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskaraldia: 11 egun euskaraz ariketa soziala burutu zuten milaka herritarrek Euskal Herri osoan aldi berean egin den ariketak. Hizkuntza-ohiturak aldatu eta euskararen erabilera bultzatzea xedetzat izan zuen ariketan izena eman duten lagunek 11 egunetan ahobizi edo belarriprest rola bete zuten.
Araban 17.500 lagunek eman zuten izena, hauetako %63a emakumezkoa izan zela azpimarratuz.
Gasteizko Euskaraldia esperientzia dela eta dokumental bat prestatu dute. 11 baino +: Has Gasteizen euskaraz bizitzen dokumentalaren estreinua urtarrilaren 9an izango da Oihaneder Euskararen Etxean.
«Esparru ezberdinetako elkarrizketatuak hautatu ditugu: komunikabideak, euskaltegiak, bizilagunak… Oso marko anitza eta polita sortu dugu eta horregatik lau haizeetara zabaldu nahiko genuke egiten ari garen lan hau», azaldu dute ekoizleek.
Hiru zita ezberdin egongo dira dokumentala ikusteko:
- Urtarrilak 9 | Oihaneder Euskararen Etxea (19:00)
- Urtarrilak 24 | Salburuako gizarte-etxea (19:00)
- Urtarrilak 31 | Zabalganako gizarte-etxea (19:00)
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!