Presoen auzia konpontzea eskatu dute Zaballan
Kalera Kalera dinamikak deituta eta Gabonetako testuinguruan, martxa egin dute Zaballako espetxera dozenaka lagunek, besteak beste, sakabanaketa politikaren amaiera berriz eskatzeko. Kartzela honetan daude Altsasuko zazpi gazteak eta larriki gaixorik dagoen Txus Martin.
Abenduaren 22an martxa egin dute Zaballako espetxera, Kalera Kalera dinamikak deituta. Bertan, hamarnaka pertsona batu dira, tartean, Basauritik etorritako Txus Martinen lagun zein senideak.
Egun, zortzi euskal preso politiko daude Zaballako espetxean: Altsasuko zazpi gazteak eta larriki gaixorik dagoen Txus Martin bizkaitarra. Martinen egoera bereziki larria da. 2002an atxilotu zuten Frantziako Estatuan eta bost urte guztiz isolaturik egon zen bertan. 2006.urtean atera zitzaion gaitza: eskizofrenia paranoidea eta antsietate desorden orokorra ditu. Horretaz gain gain, gutxiegitasun aortikoa ere badauka eta hori gutxi balitz, bihotzeko gaitz bat ere badu, eta horregatik eraman zuten asteazkenean Txagorritxuko ospitalera , kateterismo bat egiteko. 2010.urtean, berriz, Espainiako Estatuaren esku utzi zuten preso bizkaitarra eta Zaballako espetxean (Araba) dago gaur egun giltzapetuta.
Larria da ere Altsasuko gazteen egoera: kondenatutako zortzi gazteetaik zazpi espetxean daude, guztiak Zaballako espetxean. 79 urteko espetxe zigorra guztira, nahiz eta terrorismo delitua alboratu: 13 urte Oihan Arnanz eta Iñaki Abadi, 12 urte Jokin Unamuno eta Adur Ramírez de Aldari, Jon Ander Cob, Julen Goikoetxea eta Aratz Urrizolari 9 urteko zigorrak, eta Ainara Urkijori 2 urteko zigorra.
Espetxearen aurrean Oihana San Vicentek hitza hartu du, azpimarratu du presoen auzia ez dela ezker abertzalearena, euskal jendarte osoarena baizik. Hortaz, presoen gaia konponbidearen agendan jarri behar da. Zentzu horretan, lehentasuna da presoak Euskal Herrira ekartzea, ez 250 edo 500 kilometrotara. Era berean, preso gaixoen askatasuna eta salbuespen neurriak bertan behera uztea exijitu ditu. Bere ustez, bada garaia jauzi kualitatiboak emateko, aldaketak emanda ere, ez dira izan nahikoak. Estatu Frantziarrekin irekitako bidea blokeo egoeran baitago, eta Estatu Espainolean ez dira benetako pausoak eman.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!