Komisioak jaso zituztela aitortu du ‘De Miguel’ auziko akusatuetako batek
Josu Arrutik eta Alfredo De Miguelek 161.000 euroko eskupekoa jaso zuten bakoitzak, Zanbranan egindako operazio urbanistiko batengatik.
De Miguel auzian lehen aldiz ustelkeria erabat agerian geratu da, akusatuetako batek epailearen aurrean aitortu ondoren komisioak eskatu eta jaso zituztela. Josu Arruti Sidepur enpresaren administratzaileak esan du berak eta Alfredo de Miguelek 161.000 euro jaso zituztela bakoitzak Riera eraikuntza enpresa katalanaren eskutik, Zanbranan industrialde bat sortzeko operazioan.
Proiektuak 65 milioi euroko aurrekontua zuen eta Alfredo de Miguelek esku hartu zuen bitartekari gisa, EAJko Arabako diputatu ohiaren “eragiteko eta oztopoak gainditzeko” gaitasuna kontuan edukita. Biak EAJren EGI gazte erakundean militatzen zuten garaitik ezagutzen ziren, El Diario.es-ek azaldu duenez.
“Zer iruditzen zaizu zuretzat eta niretzat komisio bat eskatzen baduzu?”, esan zion De Miguelek Arrutiri, azken honek aitortu duenez. Diru horrekin luxuzko autoa, bitxiak eta bidaiak ordaindu zituen, ustez, Arabako EAJko buruzagiak. Nolanahi ere, fiskaltzaren ustez 161.000 euro horiez gain legez kanpoko ordainketa gehiago egin zizkien Rierak De Miguel sareko enpresei, baina Arrutik ukatu egin ditu.
Arrutik azaldu du komisioa jaso izanaren aitortza egin duela fiskalarekin akordioa lortu duelako kartzela zigor urteak murrizteko.
Araba Buru Batzarra bitartekari
Epaiketaren asteleheneko saioan Zanbranako alkate Justina Angulok (EAJ) ere hitz egin du, soilik bere abokatuaren galderei erantzunez.
Azaldu duenez, operazio urbanistikoa aurrera eramateko bitartekari bila EAJren Araba Buru Batzarrera jo zuen. Alderdi jeltzalearen Arabako buruzagitzatik esan zioten industrigunea sortzen laguntzeko pertsona egokia zein zen: Alfredo de Miguel.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!