Archivado: ASTEBURU KONPLETOA ARAMAION
Asteburu konpletoa egongo da aste honetan Aramaion!
Alde batetik, larunbatean, bertako Orixol Mendi Elkarteak antolatuta, Aitor Aranaren omenezko urteroko mendi martxa dago.
Martxa Aitor Arana Aramaioko mendizalea Peruko Huazkaran mendian hil zenean ospatzen hasi ziren, bere omenez eta jada 13. urtea da horrela ospatzen dela. Martxa 6-8 ordukoa da bataz beste eta Aramaioko paraje ezberdinak ikus daitezke urtero aldatzen den ibilbidean, eta gainera, indarrak hartzeko postuak jartzen dira bidean zehar.Azken urteetan jende askok parte hartu du bertan, 100-200 pertsona tartean, Aramaioko jendeaz aparte inguruetako beste mendizale asko ere animatu dira.
Mendi martxa honetan parte hartzeko egin behar den bakarra da, larunbateko goizeko 7:30tan izena eman Aramaioko frontoian jarriko den postuan, eta janari eta edariaren gastuak ordaintzeko 8 euro jarri.
Eta beste alde batetik, asteburua borobiltzeko, igandean, urtero legez, Aramaioko sagardogileek beraien sagardoa aterako dute kalera, nahi duenak dastatu dezan.
Badira urte batzuk, Txirritola euskara elkartea jai edo egun hau antolatzen hasi zela. Etxean sagardoa egiten zutenei luzatu zien gonbidapena eta trikitixa, talo eta giro ederrarekin nahastuta tradizioa hartu duen egun hau urtez urte indar gehiago hartzen ari da.
Gainera, esan behar da, gaur egun, Aramaioko sagardogileak ere elkarte batean bilduta daudela eta sagardoa eta zukua egiteko makinak erosi dituztela eta bertako produktuen artean presentzia hartzen ari direla.
Aramaioarrentzat egun ezanguratsua den Sagardogile Egunera guztiok zaudete gonbidatuta, uzta probatzeko eguna heldu da!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!