Arabako Errioxako eta Lautadako Correosen murrizketak salatu ditu LABek
Lau lanpostu desagertu direla salatu du sindikatuak.
Lautadan eta Arabako Errioxan Correos enpresako zerbitzua are gehiago murriztuko dela salatu du LAB sindikatuak, banaketa lanpostuen %30 desagertu baita –lau langile–. Banatu behar diren eremuak, berriz, handitu egin ditu Correosek eta kasu batzuetan ehun kilometrotik gora eta dozenaka herri hartzen dituzten zonaldeak ezarri ditu. «Ezinezkoa izango da eguneroko banaketa behar bezala egitea».
Sindikatuaren iritziz, aldaketak zuzenean eragingo die administrazioei, epaitegiei edo osasun zerbitzuei, eman behar dituzten jakinarazpenak entregatzeko arazoak handituko baitira. «Arabako herrietan bizi diren pertsonak baztertzen dira». Halaber, salatu dute lan-zama handiagoa kudeatu beharko dutela langileek, eta murrizketek arriskuan jartzen dutela langileen osasuna.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!