Elkartasun antzerkia, dispertsioaren ondorioei aurpegia jartzeko
Askatasun Haizea izeneko antzezlana aurkeztu du Etxerat Elkarteak, Gasteizen, Agurainen eta Amurrion eskainiko duten ikuskizuna. Egoera politikoa aldatu arren, euskal preso, iheslari eta deportatu politikoen egoerak berdin jarraitzen duela ikusarazi nahi dute, dispertsioak 29 urte bete dituen honetan.
1999.urtea zen Gasteizko Printzipal Antzokian Etxera gala egin zenean, herrialdeko kultur munduko ordezkari garrantzitsu bat bilduz pertsona espetxeratuen giza eskubideen defentsan.
Orain, ia 20 urteren ostean, Etxerat Elkartea antzeko ekimen batekin dator: Askatasun Haizea. Helburu nagusietako bat dispertsioaren aurpegien lekukotasuna konpartitzea izango da, emanaldi ezberdinak eskainiz Agurainen, Gasteizen eta Amurrion. «Honako hau elkartasun lan bat da, konpromiso handikoa, energiaz beterikoa, hainbat antzez-ekintzen bidez, parte hartuko duten artistek politika injustu honen gainean duten ikuspegia emango diguna», adierazi du elkarteak Gasteizko egoitzan egindako agerraldian. Ikuskizun hauek, interpretazioa, dantza bertsoak edota musika uztartuko dituzte.
Etxerat-ek gogoratu duenez, 29 urte bete dira sakabanaketa politika martxan jarri zutenetik, eta, gaur egun, 23 arabar daude espetxeratuta, bi deportaturik eta beste hainbat ihes eginda. «Urteek aurrera egin dute, baina guretzat, senide eta lagunentzat, ez da ezer aldatu«. Zentzu honetan, ondorio larriena urte hauetan errepidean bizitza galdu duten 16 pertsonak direla adierazi dute: «Sakabanaketa eta urrunketa politikak bere horretan dirauen bitartean, familiak hiltzeko arriskuan gaude». Salatu dutenez, oraindik ere dirutza utzi behar izatera kondenatuta daude senide eta lagunak, «era injustuan kondenatuta jarraituz».
Antzezlanak herrietan eta erakusketak gizarte-etxeetan
Datozen egunetan, aurpegia jarri nahi diete dispertsioaren ondorioei. Horretarako, antzezlana ikusteko hiru ikuskizun ezberdin egongo dira:
- Urriak 24, asteazkena: Aguraingo Harresi Aretoan 20:00etan.
- Urriak 25, osteguna: Gasteizko Kubik aretoan 20:00etan.
- Urriak 26, ostirala: Amurrioko antzokian 20:00etan.
Ostean, erakusketak burutuko dituzte bi aste ezberdinetan Gasteizen:
- Azaroaren 5etik 11ra: Iparralde gizarte-etxean.
- Azaroaren 12tik 18ra Judimendi gizarte-etxean.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!