«Harremanak estutu eta oinak lokaztu» dituzte Aiaraldeko gazte asanbladek asteburuan
Orozkotik Laudiora martxan aritu dira Amurrio, Areta, Laudio, Orozko eta Urduñako gazte asanbladak asteburuan. Elkar ezagutu eta asanbladen arteko harremanak estutzeko baliatu dute martxa.
Ostiralean Orozkon elkartu ziren Laudio, Amurrio, Urduña, Areta eta Orozkoko gazte asanbladetako kideak. Ezagutza jolasek, afariak eta zineforumak hartu zuten lehenengo arratsaldea.
Gaua Jentilzulo kulturgunean igarota, Untzueta mendira igo ziren hurrengo goizean. Bertan eskualdeko historiari eta Untzuetako gazteluari buruzko solasaldia egin zuten. Aretan, aldiz, talde harreman eta rol banaketen inguruko tailerra prestatu zuten. Iluntzean kontzertuen tartea izan zen Laudioko Gaztetxean.
Antolakuntzatik “oso positiboki” baloratu dute ekimena: «Hainbat belaunaldiren arteko harremana estutu eta etorkizunean Aiaraldeko gazte asanbladak elkar lanean aritzeko nahia indartu egin dira”.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!