Ozaetan ospatuko diren Gazte Udaleku Feministetan izena emateko epea zabalik
Gazte Udaleku Feministen II. edizio honetan izena emateko epea abuztuaren 19ra arte egongo da zabalik. Aurreko urteko esperientziatik tiraka, Ozaetako Sorgingunean ospatuko dituzte hauek.
Euskal Herrian barrena asanblada eta bilera ezberdinak egin ostean, ate joka daude Gazte Udaleku Feministak: Abuztuaren 30etik irailaren 2ra ospatuko dira II. Gazte Udaleku Feministak. Aurreko urteko esperientziatik tiraka, edizio honetan Ozaetako Sorgingunean ospatuko dituzte hauek.
“Eraikuntza lanetan ari gara” dinamikaren baitan, neska gazte talde batek asanbladak egiten jarraitu zuen, modu autonomoan. Aurreko urtean hasi ziren udaleku hauek mota honetako lehenengo esperientzia izan ziren eta helburuetako bat, denbora tarte batez elkarrekin espazio informal zein formalak elkarbanatzea izan zen.
Metodologiari dagokionez, parte hartzaileak, autogestionatuak eta irekiak dira hauek. Udalekuak euskara hutsean egingo dituzte, aurrelanketa egin duten eta etorkizunean lanean egingo duten moduan: “Emakumeok bezala, gutxitua da herri honetan euskara, eta guk, euskaraz izan nahi dugu feminista”.
Izen ematea zabalik dago jada antolakuntzako webgunean. Abuztuaren 19ra arte egongo da irekita izena emateko aukera. Antolatzaileek azken momentuan ez apuntatzeko deia zabaldu dute.
Informazio gehiago nahi izanez gero edota zalantzarik izatekotan, email bat jarri dute hauek argitzeko: gufkoordinazioa@gmail.com
2017. Gazte Udaleku Feministen laburpena (Topatu.eus)
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!