Gasteizen hasiko da prekarietatearen aurkako ‘Gazte Bira’
GazteBira ekimena, Euskal Herrian Bizi dinamikaren baitan, Hego Euskal Herriko hiriburuak zeharkatuko dituen egitasmoa da, Ernai gazte Antolakundeak aurkeztu duena.
«Sistema kapitalista patriarkalak inposatutako koordenadekin hautsiz, eta bizirautera kondenatzen gaituen bizi-prekarietatearen kontrako norantzan», kaleak hartuko dituzte urriaren 11an, 12an eta 13an, Arabako hiriburuan hasiko den bira batekin.
Hiru egunetako GazteBira Gasteizen hasi eta Iruñean amaituko da, Bilbo eta Donostiatik igaro ostean. Honetan, hezkuntza sistema, enplegua eta etxebizitzaren bueltan gazteek pairatzen duten problematika «iraultzeko lehen planteamendu eta urratsak emateko aukera» izango da.
Formakuntza, mobilizazio zein bestelako ekimenak bilduko ditu GazteBirak, «prekarietate kronikoaren aurkako gazte aldarria zabaldu eta antolatzen hasteko espazioak eskaintzearekin batera».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!