Armentia 2 putzuan Eusko Jaularitzak dituen asmoak eman ditu jakitera Berriztuk
«Eusko Jaurlaritzak dituen asmoak argi geratu zaizkigu berriz ere: euskal lurraldea putzuz betetzea, gas ez-konbentzionala ateratzeko», salatu du Berriztu Araba!-k. Datozen asteetarako hainbat ekimen antolatu dituzte.
Aurreko ostiralean, 2018ko ekainaren 15ean, SHESAk hala eskatuta eskatuta, Espainiar Estatuko Aldizkari Ofizialean, Ingurumen Inpaktuaren Ebaluaketa eta “Armentia-2” putzuaren azterketa argitaratu zuten. Berriztu Araba!-k salatu duenez, «Eusko Jaurlaritzak dituen asmoak argi geratu zaizkigu berriz ere: euskal lurraldea putzuz betetzea, gas ez-konbentzionala ateratzeko».
«Gasa ez-konbentzionala dela esaten da, gasa bera boltsa batean bilduta ez dagoelako. Lurraren azpian sakabanatuta geratu, eta mila kilometro karratutara sakabanatzen da. Honegatik, gas guzti hori ateratzeko, Amerikako Estatu Batuek gas ez-konbentzionala uztiatzeko eredu berdina jarraitu beharko litzateke eta milaka putzu zulatu beharko lirateke».
Gasteizko Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean, Armentia 2 putzuko kalifikazioan, urbanizatu ezin daitekeen baso balioa duen zoru bezala agerten da. Espresuki, zulaketa jarduerak debakatuta daudela gogoratu dute. «Gasteizko Udalari, jarrera berdinarekin mantendu dadila eskatzen diogu, eta kalifikazioa manten dezala».
Iaz, instantzia judizialetan, errekurtsoa aurkeztu zuten eta hau ere onartu zioten Berrizturi. Jakinarazi dutenez, helegitea Audientzia Nazionalaren esku dago une honetan, eta aurreikusitako eperen arabera, urte bukaerarako egon daiteke ebatzita.
Kanpaina uztaila amaierara arte
Honen aurrean, herri alegazio kanpainia burutuko dute, salaketa egin eta plan hauen berri emateko: ekainaren 19an hasi eta uztailaren 27an bukatuko da. Aldi berean, herritar guztiak gonbidatu dituzte zaudete alegazioak sinatu eta sinadura gehiago lortzeko. Kanpainia hau antolatzeko, ostegun honetan, 19:00etan, Iparralde Gizarte-Etxean gauzatuko den asanblada irekira gonbitea luzatu dute.
Era berean, frackingaren putzuen zulaketen aurka egin bezala, uztailare 31n, Gorbeiara mendi martxara egingo dute: salaketa argazkia egingo dute eguerdiko 12:00etan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!