Ikasturteko azken Muinoko Hotsak
Ekainaren 15an, ostirala, gaueko 21:00tatik aurrera eta 5 euroren truk, Joseba B. Lenoir boskotea eta Arrasatetik datorren El Desvän Del Macho taldeak arituko dira Gasteizko gaztetxeko oholtzan. Lehenak “Haiek izorra nahi haute” single berria aurkeztera datoz, eta bigarrengoak berriz, urte askoren bueltan izango dira gurean, «Funeral Económico» diskoa besoartean.
Muinoko Hotsak egitasmoak ere, ikasturte honi dagokionez, eman du eman beharrekoa. Besteak beste, Willis Drummond hirukotea, Kabbalah iruindarrak, The Bronthes, Arenna, Kaskezur edo Azken Aukera taldeen emanaldiak ikusteko aukera izan dugu alde zaharreko muinoan, eta salbuezpenez, Errekaleorren. Baina, oraindik azken zuzeneko bikoitz batez gozatzeko aukera izango dugu udako oporrei heldu aurretik: Joseba B. Lenoir + El Desvän del Macho.
Joseba B. Lenoir, Joseba Baleztena beratarraren proiektua dugu. Ameba (ondoren, Sexty Sexers) taldean ekin zion bere ibilbideari, eta ondoren, Sumision City Blues, Willis Drummond, Mice, Rafa Berrio eta beste zenbait proiektuetan murgildu da. Baina, duela urte batzuk, bere bakarkako proiektuari heldu zion, eta hasierako urteetan esperimentaziotik abiatuz, loop eta pedal munduan murgildu bazen ere, azken urteetan, taldekide ezberdinei esker, kantu formatuari atxikiago ikusi zaio. Bakarka, bikoan, hirukote gisa, laukote, gang edo bestelako formatuetan ikusi dugu, bada oraingoan, formazio berri bat aurkeztera dator, oholtza gainean bi batería izango dituen hegaldia. Gainera, “Haiek izorra nahi haute” single aurkezten ere izango dira Gasteizko gaztetxean.
Bestalde, ez daude gurean El Desvän del Macho bezalako talde asko. Arrasateko taldea 80ko hamarkadako Matrona Impudica eta Jugos de Otros talde ilunen herrautsetatik sortu zen, 90.hamarkada hasieran. Talde beteranoa dugu hortaz. «Hermana Violencia», «Lumbar» eta «Vida a partir del huevo» bezalako diskoekin Estatu Espainiar osoan biratu dute maiz. After-punka oinarri, erritmo bihurriei esker, melodia ilun bezain itsaskorrak dira taldearen oinarri. Denbora luzea izan dira Gasteizen jo gabe, eta ekainean aukera berri bat izango dugu. Gainera, «Funeral Económico» (Discos Alehop!, 2017) diskoa aurkeztuko dute emanaldi honetan.
Ikasturteko azken Muinoko Hotsak jaialdiko kartela
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!