Ensanche 21en egoitza zigilatu du GESek
Gazte Emantzipaziorako Sareak Ensanche 21en egoitza zigilatu du. Hala Bediri helarazitako ohar eta irudietan, Prado parkean kokatuta dagoen egoitzan harriak jarri dituzte atarian, «Okupazioa aurrera. Etxebizitza ez da negozioa» pankartarekin. Salatu dutenez, «ateak itxita eduki beharko lituzketen bakarrak Ensanche 21 eta etxebizitzarekin espekulatzen duten erakundeak dira».
Oharrean gogoratu dutenez, orain dela urtebete erakunde publiko honen hiru bloke okupatu zituen GESek, hasiera batean, Udalaren iritziz, «alokairu sozialerako» bideratuta zeudenak. Orain, berriz, desalojo arriskuan dago Pinto20 bloke okupatua: gazteei bost egun eman zizkien epaitegiak etxebizitza husteko, Ensanche 21en eta Udalaren salaketa bat medio.
«Ate bat itxiko duzue baina milaka ditugu irekitzeko», gaineratu dute.
Gaztelagun programa ere jomugan
Aurreko ostegunean, Eusko Jaurlaritzaren Gaztelagun programa salatu eta espekulazioa bultzatzen duela eman zuen aditzera Gazte Emantzipaziorako Sareak: diru publikoarekin negozioa bultzatzea leporatzen diote Lakuako Gobernuari. Gazteen ardura agintarien etxebizitza negozioa salatzea eta publiko egitea dela azpimarratu zuten.
-
Pinto 20 bloke okupatua desalojatu dezakete egun batetik bestera
- Iberdrolak argindarra moztu die Pinto eta Txikitako bloke okupatuei, Udaltzaingoaren laguntzarekin
-
Okupazioa “tresna erabilgarria dela” aldarrikatu dute gazteen blokeen okupazioaren aurkako epaiketan
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!