4. DBH-ko errebalida ez dute onartu Laudion
Ikasgelak hutsik, ikasleak kalean kartelekin, pankartak… Ohikoa bilakatzen ari den irudia errepikatu da Laudion. Maiatzaren 7an zen egitekoa 4. DBH-n egiten den errebalida, Laudioko institutuan. Hala ere, Ikasleok Zorrotz dinamikak elkarretaratzea zeukan deituta 08:30ean «inposatutako» azterketa honi planto egiteko eta soilik hiru ikasle hurbildu dira azterketa egitera; egun osoa behar da azterketa egiteko.
Ikasleek Hala Bediri jakinarazi ditoenez,aztertzaileetako batzuek alde egin dute. Gainera, salatu dutenez, «sekretupean» izan dute azterketaren data; hau da, ikasleek ez dute azterketaren berri izan eta ostiralean enteratu ziren honetaz.
Orain dela hiru aste, institutu berdinean PISA frogari planto egin zioten ikasleek eta apirilaren 20an, Amurrioko Zaraobe institutuaren txanda izan zen. Bertan ere, aurrera egin zuen plantoak: klasetik irten ziren ikasleak eta soilik hiru ikasle geratu ziren klase barruan.
Horretaz gain, Laudioko Institutuko DBH 4. mailako ikasleen plantoa baliteke azkena ez izatea. izan ere, maiatzaren 7tik aurrera azterketa berdina egin nahi dute Amurrioko Zaraoben eta Laudioko Ikastolan.
- Laudioko Institutuko ikasleek PISAri planto egin diote
-
LOMCE eta Heziberrik “inposatutako” azterketari planto egiten ari zaizkio
-
“Las familias tienen que recibir la información para poder contrastar y tomar una decisión”
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!