Martxoaren 3ko eliza, Adurtza, Legutioko kuartel ohia… ETAri esker mezuak Araban barrena
ETA erakundeak bere ibilbidearen amaieraren berri eman zuen maiatzaren 3an. Genevan jakinarazi zuen ibilbidearen amaierari buruzko erabakia, Henri Dunant zentroari adierazpena helarazita. Gero, hedabideetan, Josu Urrutikoetxeak eta Marixol Iparragirrek agiria irakurri zuten, aurrez grabatutako audio batean. ETAk bere egitura guztiak erabat desegin dituela baieztatu zuen, eta dagoeneko ez da eragile politikoa. Horren ostean, erreakzio ezberdinak egon dira hainbat alderdi, sindikatu edota eragileren partetik. Hala ere, kalean ere esker mezuak irakurri ahal izan dira, tartean, Arabako zonalde ezberdinetan. Hauetako batzuk bildu ditugu.
Martxoak 3 elizan, adibidez, «Jo ta ke irabazi arte» irakur zitekeen mezua itsatsi dute, orain dela 42 urte Espainiako poliziak bost langile erail zituen gune berdinean.
Gasteizen, hiriburuko leku ezberdinetan «Eskerrik asko ETA Garaipenera arte» margoketak agertu dira, tartean, Alde Zaharrean edo Adurtzako auzoan.
Legution, aldiz, erakundeak behera bota zuen kuartelean ETAren anagrama jarri dute, «Eskerrik asko zapalkuntza eta okupazioari aurre egiteagatik» mezuarekin.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!