Gasteizko Gaztetxeko liburua, urteetako lanaren ostean, prest
Urteetako lanaren ostean, badago emaitza: Gasteizko Gaztetxeak ekoitzitako «30 urte» liburua labetik atera berri da, urteurrenaren kontestuan. Maiatzaren 12a estreinatuko dute hau, muinoko etxean egingo duten aurkezpenean.
Argazkiak lortu, belaunaldi ezberdinetako gaztetxeroekin hamaika elkarrizketa, liburua maketatu, diseinua findu… Urteetako lanak emaitzak eman ditu: Gasteizko Gaztetxearen «30 urte» liburua kalean dago, baina oraindik apur bat itxaron beharko da hau eskuartean izateko.
30 urte bete dituen etxe okupatutik igaro diren belaunaldi ezberdinetako lagunek ekoitzi dute liburua, apurka-apurka, baina etenik gabe. Beraz, liburua ez dute norbanakoek sinatu: «Gaztetxeari diogun maitasunagatik egin dugu, modu kolektiboan», adierazi dute gaztetxeroek.
Maiatzaren 12an, 13:30etatik aurrera urteetako emaitza aurkeztuko dute muinoko etxean. Bertan, liburua erosteko aukera egongo da. Horretaz gain, Hala Bediri jakinarazi diotenez, sorpresak eta ekitaldi bat egongo dira. Gauean, aldiz, Hala Bedi Rock.
- Maiatzaren 12an izango da 9. Hala Bedi Rock jaialdia
- ‘Prudentzi Eguna’, Gaztetxearen 30.urteurreneko festa, iruditan
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!