Eraso matxista leporatu diote 33 urteko gizonezko bati eta gaur kontzentrazioa egingo dute Urduñan
Ertzaintzak jakinarazi du 33 urteko gizonezkoaren kontrako ikerketa abiatu zuela atzo, ustez bere bikotekidea erasotzeagatik. Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu du gaur 19:00etan Foru Plazan.
Aiaraldea.eus bidez
Ertzaintzak azaldu du ez zuela gizona atxilotu, baina genero indarkeriari lotutako salaketaren ondorioz ikertua izango da; eta epaileak deitzean, epaitegira jo beharko du deklaratzera.
Udalaren erantzuna
Urduñako Udalak oharra zabaldu du zabaltzeko eraso matxisten kontrako protokoloa abiatu dutela tokiko erakundean. Ondorioz, premiazko bilera egin dute ahalik eta informazio gehien jasotzeko eta erantzuna koordinatzeko. Hala, babesa eta hurbiltasuna adierazi diote erasotuari. Horrez gain, bitarteko guztiak eskainiko dizkiote. Erakundeak gaitzetsi egin du erasoa, eta gogoratu du indarkeria matxista dela genero ezberdintasunen isla.
Aldi berean, herritarrak deitu ditu gaurko mobilizazioan parte har dezaten 19:00etan Mugimendu Feministak antolatutako kontzentrazioan.
Bigarren erasoa hilabete gutxitan
Hau da Urduñan aurten salatu duten bigarren erasoa. Martxoan beste bat egon zen.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!