Dispertsioak eragindako urteko hirugarren istripua salatu dute Gasteizen
Dispertsio politikak Ibon Goieaskoetxea euskal preso politikoaren senideen istripua eragin zuen Aste Santuan. Elkarretaratzeak egin ditu Etxerat Elkarteak hiriburuetan, tartean, Gasteizen.
Frantziako Estatuan dagoen Arlesko espetxean aurkitzen den Ibon Goieaskoetxea euskal preso politikoaren senideek ezbeharra izan zuten Aste Santuan espetxerako bidean zirenean. Dispertsioak 2018an aurten eragindako hirugarren ezbeharra izan da hau.
Ibon Goieaskoetxea euskal preso politikoaren bikotea eta bi seme-alabek istripua izan duten Toulouse inguruan, Arlesera bidean zirela. Kotxean zihoazen hiru senideak ongi aurkitzen dira, inongo zauririk gabe, baina autoa erabiltezin geratu da.
Azken istripu hau salatzeko, Euskal Herriko hiriburuetan elkarretaratzea egin ditu Etxerat elkarteak. Gasteizko Andra Maria Zuriaren plazan 100 lagun inguru bildu dira.
Sakabanaketak ia hiru hamarkada bete dituen honetan, urteko hirugarren ezbeharra salatzeaz gain, «urte luze eta gordin hauetan eragiten ari den sufrikario, odoluste ekonomiko eta biktimak oroitu nahi ditugu», aiderazi du Etxeratek.
29 urte hauetan 400dik gora ezbehar eta milatik gora zauritu eragin ditu dispertsio politikak: «Sufrimendu guzti honen isla dira gure 16 lagun eta senideren biziak erauziak izan direla sakabanaketa politika honen erruz. Dispertsio politikaren behin-betiko amaiera exijitzen diegu estatu zein alderdi erantzuleei, euskal gizartearen aldarrikapentzat ere izanik amaiera hau», salatu dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!