Gasteizko epaitegiak Tubos Reunidos enpresa zigortu du amiantoari lotutako 58 urteko langile baten heriotzaren ondorioz
Tubos Reunidos SA eta Tubos Reunidos Industriales SLU enpresek 65.017,6 euro ordaindu beharko dizkiete Jose Ignacio G. A.-ren senideei. Langilea 2012an hil zen 58 urterekin birikietako minbiziak jota. Gasteizko lan-arloko 3. epaitegiak Tubos Reunidosi leporatu dio gaitz horren ardura, amiantoarekin harreman zuzena izan baitzuen beharginak lantegian.
ASVIAMIE elkarteak zabaldu du epaia eta salatu du langileak galdategian betetzen zituela bere eginkizunak inolako segurtasun eta higiene neurririk gabe, Lan Ikuskaritzak berretsi zuen moduan. Jose Ignacio G. A. egoera horretan egon zen 1976tik 1983ra bitartean.
2007an lanerako ezintasun iraunkor arrunta eman zioten beharginari, nahiz eta amiantoa topatu zuten bere pleuran. 2011n birikietako adenokartzinoma diagnostikatu zioten eta, horregatik, lanerako erabateko ezintasuna kudeatzen hasi zen, baina bere lanpostuaren ondorioz. Hurrengo urtean hil zen.
Gizarte Segurantzak aitortu zion lan gaixotasuna eta baita alargun pentsioa ere, baina Tubos Reunidos enpresak helegitea jarri zion erabakiari. Hala eta guztiz ere, Epaitegi Gorenak, hainbat epaitegiren artean, berretsi zuen zigorra.
Kalte ordaina erdira murriztu dute langileak erretzen zuelako
Edonola ere, ASVIAMIE oso balorazio kritikoa egin du epaiari buruz. Izan ere, elkarteak azaldu du enpresak hainbat aitzakia jarri duela dagokion kalte ordainari aurre ez egiteko. Argudio horien artean zegoen langilea erretzailea zela.
Berez, senideek eskatu zuten 143.038,81 euroko zigorra enpresarentzat, eta epaileak erdira murriztu du, aintzat hartuta beharginak erretzeko ohitura zuela.
ASVIAMIEren aburuz, arrazoi horiek aintzat hartzea adar jotze hutsa da, enpresak ez baitzuen inolako segurtasun neurririk hartu urte luzez. Zentzu horretan, nolabait, epaileak langilea ere bere gaixotasunaren arduradun egin duela uste du elkarteak.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!