Gaixotasun bajan egoteagatik beste langile bat kaleratu dute, Alestis enpresan oraingoan
Martxoaren 23an, Arabako Miñanoko teknologia parkean dagoen Alestis enpresako langile bat kaleratu zuten Langileen Estatutuko 52.D artikulua aplikatuta, hau da, bajan egoteagatik. Ez da lehenengo kasua Araban: Michelin enpresak hiru langile kaleratu zituela jakinarazi zuen Hala Bedik, artikulu berdina aplikatuta.
Alestiseko enpresa batzordeak jakinarazi duenez, lankide honi egindakoa guztiz arbuiatzen dute. Era berean, adierazi dute enpresan lanera huts egiteko arrazoi asko daudela (lan istripuak, laneko gaixotasunak…): » Enpresak zerbait egin dezake hauek ekiditzeko, baina ez du ezer egiten».
Gertatukoaren larritasuna eta etorkuzunean izan litzakeen ondorioen aurrean, enpresa batzordeak lanuzteak egingo ditu Alestiseko atean. Lehen lanuzteak egin dituzte jada eta apirilaren 5ean, 11n eta 13an izango dira hurrengoak, txanda bakoitzean ordubetekoak: 11:00etatik 12:00etara, goizekoan; 16:00etatik 17:00etara, arratsaldekoan; eta 05:00etatik 06:00etara, gauekoan.
Michelinen ere
Martxoa erdialdean, ez-ohiko bilera batean, Michelingo enpresa-batzordeak hiru langileren kaleratzeak aztertu zituen. Ondorio argia atera zuten: gaixotsun baja hartzeagatik izan dira kaleratuak. Honen aurrean, enpresaren zuzendaritzari idatzi bat bidaltzea erabaki zuen batzordeak, hauek berriz onartzeko eta aipatutako artikulua ez ezartzeko eskatuz. “Zuzendaritzak, arazo hauek konpondu beharrean, zigortu egiten ditu bajan egoteagatik”, salatu zuen LAB sindikatuak.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!