Auzoko joko-aretoaren aurkako kanpaina jarriko dute martxan Judimendiko gazteek
Judimendiko auzoan dagoen «Salón de Juegos» joko-aretoan behaketa lanak egin ditu Judimendiko Gazte Asanbladak, bezeroen eta hauen jarrerak aztertzeko asmoarekin. Auzotik haratagoko problematika gisa ulertzen duten arren, lokalean sartzen den bezero mota zein den arduraz ikusten dute, askotan profil gaztea dena. Ondorioekin txosten bat plazaratuko dute aurrerantzean.
Urtebete igaro da Judimendiko auzoan ‘Salón de Juegos’ deituriko aretoa ireki zutenetik. Atentzioa eta ikusmin handia sortu zuen lokalak eta, auzoko gazteak, ez ziren albo batean geratu. Argia, kolore askotako argiak kanpoan, distirarekin nahastuta, diruaren distira. «Horrek, aldiz, ez zigun ekidin barrutik gordetzen duen iluntasuna ikustea», azaldu du Judimendiko Gazte Asanbladak hedabideen aurreko agerraldian. Zentzu honetan, aurtengo indarrak lokal horretara bideratuko dituzte Judimendin, baina aurrelanketa aspaldi hasi zuten.
Informazioa biltzeko kanpaina «ikerketa» fase batekin hasi zen: galderak inguruko tabernariei lokalaren ondorioen berri izateko, auzokideen artean 100 inkesta inguru, joko-aretoan lanean egondako pertsonekin elkarrizketak… Asteetako lan handia baina fruituak ere bai: «Gure hasierako ideiak konpartitu, kontrastatu eta osatzeko aukera paregabea izan dugu». Hori gutxi balitz, lokalaren barruan egon dira gazteak, behaketa lanak egiten ordu eta egun ezberdinetan, bezero motak eta hauen jarrerak aztertu nahian.
Paraleloki, moskeo kanpaina. «Auzoan Jokoz Kanpo» irakur zitekeen pegatina bat ikusi da auzoko txoko ezberdinetan, Krupierrez mozorratu dira… Lokal barruan eta kanpoan, beraz, behaketa eta astintze lana, txosten batean jasoko dutena aurrerantzean. Hala ere, ondorio batzuen berri eman dute jada.
Auzotik haratagoko problematika
Judimendin joko-areto bat egotea ez dute kasu isolatu baten moduan ulertzen: Gasteiz mailako arazoa da. Hori da ondorio nagusietako bat, izan ere, marka berdinekoak izaten dira normalean. Behaketa lanetatik ondorioztatu dutenez, bertaratzen den gehiengoa langile klasekoa da, batez ere joko-makinak dauden espazioan. «Zergatik gutxien daukanak, daukan gutxia apostatzeko gai da? Behar ekonomikoekin jolasten dutelako horrelako negozioek», azaldu dute.
«Zergatik gutxien daukanak, daukan gutxia apostatzeko gai da? Behar ekonomikoekin jolasten dutelako horrelako negozioek»
Baina, problematika honek eragin zuzena du gazteengan, «eta tamalgarriak diren hainbat gertakari suertatzen dira, adingabekoek sartzeko inolako trabarik topatzen ez dituztenean, adibidez». Arduratuta daude, «gazteriak normalizatu duelako horrelako espazioak topatzea bere ingurunean eta apostu txikiak modu kolektiboan egitea». Eta, espero zitekeen bezala, gizonezkoak dira nagusi, modu indibidualean bertaratzen direnak.
Baina, auzokideek ohartarazi dietenez, arazoa ez da lokalera mugatu: presentzia poliziala handitu da joko-aretoak ateak ireki zituenetik. «Legez-kanpoko drogen kontsumoaren gorakada eta sortutako istiluek ez dute izkutatzen auzoaren gain kontrol poliziala handitzeko asmoa dutenik». Eta, gainera, alboko lokalei zuzenean eragin die: soldata baxuak, prezio baxuak; lokal handia, ordu gehiago zabalik… Konpetentzia ez-leiala salatu dute inguruko tabernariek.
Gazteei bideratutako dinamika
Judimendiko Gazte Asanbladak gazteengan duen eraginean zentratu nahi dute dinamika. «Loakala gazteok bizi dugun prekarietatetik irtenbide indibidual moduan» aurkeztu nahi dutela uste dute, ‘gozamenarekin’ lagunduta. Baina, honen atzean interes konomikoak daudela argi dute judimenditarrek: «Enpresari batek gure diru apurra lapurtu nahi digu, lanean esplotatuak izan ostean aisialdian ere esplotatzeko». Modu berean, jokoa gazteria desaktibatzeko tresna modua dela adierazi dute.
Amaitzeko, «Salón de Juegos» lokalaren aurkako kanpaina martxan jarriko dutela ohartarazi dute, gazteriarentzako eta auzoarentzako suposatzen dituen arazoak mahaiaren gainean jarriz. Hitzaldiak, informazio dinamikak, antzerkiak… egongo dira datozen hilabeteetan Judimendin. Gazteei eta auzokideei bat egiteko deia zabaldu diete.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!