Mercedesen kontrako beste sententzia bat, iruzurrezko kontratazioa egiteagatik
Enpresak LABeko delegatu bat berriz onartu beharko du. Sindikatuak dei egin die Arabako Batzar Nagusiei eta Gasteizko Udalari Mercedeseko kontratazioan ematen den iruzurraren aurrean neurriak hartzeko.
Mercedesek LAB sindikatuko delegatu bat berriz onartu beharko du, enpresaren kontra atera den azken sententziagatik. Gasteizko epaitegi baten arabera, «agerikoa da Mercedesek iruzurra egin zuela langile honi aldi baterako hainat kontratu eginda, mugagabea egin beharrean», salatu du sindikatuak.
Izan ere, epaitegi horrek Mercedeseko langile baten kaleratzea bidegabekotzat jo du, enpresak egin zizkion aldi baterako kontratuak iruzurrezkoak zirelako. Epaileak ebatzi duenez bere kontratuen jatorria ez zegoen enpresaren momentuko egoerari lotuta. Behar iraunkorrarekin lotuta zegoen eta, beraz, kontratu mugagabea egin behar zioten.
Hala ere, epaia ez da tinkoa, baina «pisuzko argudioak jasotzen ditu bidegabeko kaleratzetzat jotzeko». Langilea, LABeko delegatu sindikala da eta, orain, epaiak langilearen esku uzten du dagokion kalte ordaina jasotzea.
Sindikatuak azpimarratu duenez, “kasualitatez bere lerroko langile ebentual guztiei kontratu mugagabea egin zieten, berari izan ezik». Are gehiago, azken kontratua amaituta kaleratu zuten, lanarekin zerikusia ez duten arrazoiak zirela eta.
Mercedeseko iruzurrezko kontratazioa beste behin ere agerian gelditu dela uste du LABek. Izan ere, 2016ko abenduan Lan Ikuskariak 550 behin-behineko langileri kontratu mugagabea egitera behartu zituen enpresak, eta epaitegiek behin eta berriz esaten ari dute Mercedesek kontratazioan iruzurra egiten duela.
Amaitzeko, sindikatuak dei egin die Arabako Batzar Nagusiei eta Gasteizko Udalari Mercedeseko kontratazioan ematen den iruzurraren aurrean neurriak hartzeko.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!