Errekaleor eta Gasteizko Udalaren arteko elkarrizketa sustatzeko idazkia plazaratu dute
«Errekaleor Gasteizko auzo historikoa da, gasteiztar askoren oroimen bizia, hiriaren ondarea. Horregatik, adierazpen hau sinatzen dugunok Errekaleorreko auzia hitzen bidez konpondu dadin eskatzen dugu. Dei egiten diegu Gasteizko udal gobernuari -eraikinak Gasteizko udalak erosi baitzuen- eta bertan bizi direnei elkarrizketari bidea emateko.
Gure hirian, maiz, jakin izan dugu ezberdinen artean elkarrizketa, tolerantzia eta elkarbizitza sortzen. Hiri eredu hori aldarrikatu nahi dugu berriz ere»
Jardunaldi antifaxistak
Faxismoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren kontestuan, Errekaleorren hauei aurre egiteko jardunaldiak ospatuko dituzte apirileko lehenengo asteburuan.
Apirilaren 5etik 7ra bitartean dozena bat ekimen egongo dira auzo askean. Ziakhus, Menina Aroutada, hitzaldiak, autodefentsa tailerra… egongo dira faxismoaren aurkako jardunaldietan.
Gainera, Valtonyc abeslaria ere bertan egongo da. Espainiako Auzitegi Gorenak otsaila amaieran berretsi zuen Josep Miquel Arenas Beltrán ‘Valtonyc’ rap-kantariaren aurkako epaia: hiru urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra. Espetxeratzeko aginduaren zain dagoen bitartean, mallorcarrak uko egin dio zigorra laburtzeko indultuari eta El Reincident lana publikatuz erantzun dio Espainiako Justiziari.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!