Iosune de Goñi artista nafarraren Gorputzak erakusketa aurkeztu du ARTgiak
De Goñiren erakusketak argazkilaritza analogikoa du oinarri eta martxoaren 1etik 23ra egongo da Gasteizko aretoan ikusgai. Erakusketarekin batera, emakume artisten egoera landuko dute hitzaldien bidez.
Hobekuntza lanak egiteko probestu du ARTgia sorgune aretoak otsaila. “Paretak zuritu eta egiteko zeuden hainbat lan egin ditugu”, azaldu du Irantzu Lekue arduradunak. Otsaileko lanen ostean, martxoan indarberrituta dator Gasteizko sorgunea, Iosune de Goñi artistaren erakusketarekin. “Gorputzak errealitate materialaren unitateak dira, hedadura mugatua duten materia-zatiak, mundua ulertzeko tresnak” azaldu du Iosune de Goñi Burlatako artistak. Erakusketa Gernikako Astra gune autogestionatutik dator.
Emakume artistak hizpide
Irantzu Lekue ARTgia sorgune aretoko arduradunak azaldu du ‘Gorputzak’ erakusketak 21 argazki analogikoz osatutako hausnarketa dela, baina hausnarketa beste plano batean sustatzeko hitzaldiak antolatu dituztela.
Martxoaren 15ean Mentxu Ramiro Araujo izango da ARTgian, Wikipedian egun dauden generoen arteko desoreketaz hausnartzek”. Mentxu Ramiro Araujo urteak daramatza egoera honi buelta emateko lana egiten eta hilero Wikikedadak antolatzen ditutze emakumeen biografiak Wikipediara igotzeko.
Martxoaren 17an, Ane Rodriguez Armendaritz Tabakalerako zuzendaria izango da ARTgian Irantzu Lekuerekin batera artista gasteiztarraren “Eraldaketa: sortzaileON afera” proiektuaren baitan antolaturiko hitzaldian. Ane Rodriguez Armendaritzek eta Irantzu Lekuek Olatz Alonso kazetariarekin batera arituko dira “emakumea, sormena eta euskararen hizpide” dituztela.
Iosune de Goñi idazlea eta argazkilaria da. Filosofiako Gradua amaitu ostean, Bartzelonan Literatura, Artea eta Pentsamenduari buruzko Ikasketa Konparatuen Masterra egin zuen. Gaur egun UNEDen literatura eta generoari buruzko doktorego-tesia egiten dabil eta, idazle bezala, hainbat antologia eta aldizkaritan hartu du parte, besteak beste, ‘Lekore’ aldizkarian eta ‘Hatsaren’ poesia olerki bilduman. 2017ko abenduan Gorputzak proiektua aurkeztu zuen Astran, irudien bidez gorputzen arteko mugak suntsitzea helburu duen argazki-erakusketa.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!