Transfobiak hil egiten duela salatuko dute Gasteizen
TransBolloMarika Sareak elkarretaratzea deitu du astelehenean, otsailaren 19an, 20:00etan Andra Mari Zuriaren plazan. Elkarretaratzea honekin, Ondarruko 16 urteko mutil transexual batek bere buruaz beste egin duela salatuko dute.
Chrysallisek ondorioztatu duenez, Ekaik egunero aurre egin beharreko borrokak nerabe batentzat gehiegi izan daitezke. Elkarteak babes osoa eskaini dio familiari.
Erregistroan izen-aldaketa lortzeko, Gurutzetako ospitaleko “genero unitatean” inoiz heldu ez eta behar zuen hormona-tratamendua jasotzeko edo institutuan bere errealitatea azaldu eta errespetatzeko egin ez zen formakuntza-saioa ematea lortzeko borrokak jarri dituzte adibidetzat.
Orain arte bezala, lanean jarraituko dutela adierazi dute, aniztasuna ulertu eta informatuta dagoen gizartea lortu arte: «Direnak diren eta izatea ukatzen zaien gazte guzti horiengatik lanean jarraituko dugu».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!