Fermin Muguruzaren azken lana: Brinkola-Muqdisho Translation
Durangoko Azokako zirkulu zikoitzetik ihes egin eta lan berria aurkeztu berri du abeslari polifazetiko Irundarrak. Publiko handiari bizkarra eman eta zerbait intimistagoa bilatu nahi izan du oraingoan Luis Marianoren ondoren istoriako Irundar famatuena denak.
Brigadistak Sound System, Euskal Herria Jamaika Clash, Asthmatic Lion Sound Systemabezalako “heat”-ak arrakasta handiz estreinatu ostean, pausu berri bat da honako abeslari apurtzailearen ibilbidean. Sound System-ak alde batera utzi eta Translation-en aurkitu du bere lekua herrigiroan “carajamón” bezala ezagunagoa den artistak.
Sortzaileak kazeta honi Mosku plazako petrilean jarrera erasokor baina ez-biolentoan eserita eskainitako elkarrizketan adierazi duenez; milioika urtetako lurraren mugimendua eta gaur egungo bizi eredu kontsumista kontrajarri nahi izan ditu, egunero goizean goiz lanera joateko trena hartu behar duen working-class osoa gogoan, noski.
Bide batez, azken proiektu hau baliatu nahi izan du arabiar iraultzen ondorengo anabasari sakoneko begiratu bat eman eta Bermeoko atunontzietan beharrean dauden arrantzaleei sustengu osoa adierazteko (euren eskolta militarra barne) hortik, Muqdisho titulura eraman izana.
Eraberean, zenbait komunikabidek (tartean ABC, La Razón eta El Diario «Vasco») zabalduriko informazioak ezeztatzeko balaitu nahi izan du aukera showman gipuzkoarrak “Abenduak 9ko manifan tranpaldoan Sarri-Sarri abestu nuen, bai. Baina ez nintzen ni izan Euskal Etxearen parean zegoen Credit Lyonnais-eko sukurtsalean lo geratu zen mozkorra, manifa bukatu eta nire jet pribatuan itzuli nintzen Bartzelona estudioetara, proiektuari azken ikutuak ematera” adierazi du abeslariak.
Esan beharrik ez dago, azken lan hau aurkezteko “Tour”-a antolatzeko lanetan burubelarri ari dela dagoeneko Muguruzaren lantalde osoa. Honezkero aurreratu dute lehen saioa Pasai San Pedrokoa izango dela. Prestaketa lanak nahikoa aurreratuak daude jada eta ‘backstage’-a lantzen hasiak dira herriarentzat horren esanguratsua den zitarako Maialen Lujanbio eta Wiz Khalifaren grafitiak erabiliz, bertso raparen arteko ‘sinbiosia’ adierazteko. Beste eszenatoki ezberdinak zapalduko ditu abeslariak: Morata de Tajuña, Teheran, Insbruck eta Los Mochis…
Aurrerapen modura eta Araba Tomorrowi esklusiban egindako adierazpenetan, single berria sare sozialetan laster zabalduko dutela jakin dugu: “Tiriki-trauki hiru ta lau dira zazpi”-ren bertsio zaharberritua» izango da kanta.
*Hau umorea da. Umore serioa. Pikati hutsa bazara, hau ez da zure lekua
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!