Zaballako espetxeraino eraman dute askatasun oihua
Arabako espetxera eraman du Kalera Kalera! dinamikak euskal preso, iheslari eta deportatu politikoak etxeratzeko aldarria. Gasteizko Alde Zaharrean, berriz, erakusketa ikusgarri batek dispertsio politika salatu du.
Gabonetako testuinguruaren baitan, Kalera Kalera! dinamikak hainbat ekitaldi antolatu ditu. Haietako bat, Arabako Zaballako espetxeraino egin dute martxa izan da.
200 lagun inguru hurbildu dira espetxe atariraino, ikurrinak eta euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzea eskatzen duten ikurrekin batera. Ibilbidean zehar, trikitrixen eta panderoen doinuekin lagunduta, aldarrikapen ezberdinak biltzen dituzten oihuak egon dira, suziriekin eta petardoekin batera. Ibilbidearen amaieran, «Euskal presoak kalera» irakur zitekeen pankarta zabaldu dute.
Espetxe honetan, larriki gaixorik dagoen Txus Martin euskal preso politikoa dago eta haren senide eta lagunak ere egon dira martxan.
‘Street art’ berezia Alde Zaharrean
Gasteizko Alde Zaharretik paseo bat emanez gero, erakusketa berezi batekin egingo duzu topo. Izan ere, bi leku ezberdinetan, dispertsioaren aurkako mezuak argazki moduan ikus daitezke islatuta.
Eskailera mekanikoetan, senideen, dispertsioaren ondorioen, mobilizazioen… argazki artistikoak daude. ‘Street art’-ean barrena murgildu da euskal gatazka.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!