CDR Gasteiz sortu dute, Kataluniako Errepublika bultzatzeko
Munduko beste txoko batzuetan bezala -Milan, Paris, Berlin, Londres…- Gasteizen ere CDR bat jarri dute martxan. Kataluniako preso politikoen askatasuna eskatzeko ekimen bat eginez hasi dute euren ibilbidea.
Milan, Munic, Berlin, Donostia, Paris, Londres, Viena, Montpellier… Eta Gasteiz. Gasteizen bizi den herritar talde batek CDR Gasteiz -Erreferenduma Defendatzeko Komitea- jarri du martxan.
Adierazi dutenez, urriaren 1ean Kataluniako erreferendumean lortutako emaitza eta urriaren 27an deklaratutako Errepublika babesteko sortu da CDR Gasteiz.
Gainera, «Estatu espainiarraren neurri errepresiboak gaitzestea» ere du helburutzat taldeak. Zehazki, Katalunian aplikatutako 155.artikulua eta ordezkari politikoak eta gizarte zibileko bozeramaileak espetxean daudela salatu nahi dute.
«Transbertsal» gisa definitu dute euren burua: «Bakoitzak izan ditzakeen lotura pertsonalez kanpo, ez dugu alderdi politikoekin edo elkarte jakinekin loturarik». Zentzun honetan, erabakiak modu asanblearioan hartuko dituztela iragarri dute eta nahi duenari parte hartzeko deia luzatu diote.
Lehenengo ekimena, preso politikoen askatasuna eskatzeko
Kolore horia preso politikoen askatasuna eskatzeko kolorea bihurtu da Katalunian. Are gehiago, hauteskunde-batzordeak kolore hau momentu eta leku konkretu batzuetan erabiltzea debekatu du. Hori dela eta, munduko CDR ezberdinek kolore horia erabili dute azken asteburuan, leku ezagun ezberdinak kolore horiarekin apainduz.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!