RoboKoop: eskaintza faltsuak Marokok Mendebaldeko Saharari egiten dion lapurreta handia salatzeko
Denda berri bat ireki dute Gasteizko Dendaraba gunean, Marokok beste herrialde batzuekin batera Saharan egiten duen espoliazioa salatzeko eta jendartea kontzientziatzeko. Prezio faltsuak ditu dendak, «baina eguneroko lapurreta are handiagoa da».
Gabonetako testuinguruan, etengabekoak dira erosketak, etengabekoak eskaintzak. Eta Saharako herriari elkartasuna adierazteko moduek ere ez dute mugarik.
500€ balio dituen ‘iPhone X’, 180€-ko ‘Play Station 4’-a edo 4.500€-ko ‘Kawasaki ur-motorra. Gasteizko Dendaraba gunetik pasaz gero, ateak ireki berri dituen denda berezi batekin egingo duzu topo: Robokoop. Atentzioa deitzen duten produktuak, atentzioa deitzen duten prezioak… baina gezurra da dena.
Exagerazio bat. Saharako herriak pairatzen duen egoera latza bezala. Gezur honek, baina, badauka bere zergatia: Marokok, beste herrialde batzuen konplizitatearekin batera, Mendebaldeko Saharan egiten duen espoliazioa beste modu batean salatzea.
«Robokoop dendako eskaintzak faltsuak dira, baina lapurreta handiago bat egiten ari da egunero Maroko Mendebaldeko Saharan», azaldu dute. Sahara Gurea!-k, Arabako SEADen Lagunek, WSRW-k, Equipe Mediak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak kudeatzen duten gunea da Robokoop.
Baina, zergatik salaketa hau? Antolatzaileek azaldu dutenez, Mendebaldeko Sahararen ondasunen salerosketa legez kanpokokatzat jo du Europako auzitegiak. Are gehiago, Espainiak, gaur egun, lurralde honen arduradun adminsitratiboa izaten jarraitzen du: «Salatzen ari garen espoliazioa da Marokoko okupazio militarra justifikatzeko erabiltzen den arrazoi nagusietako bat».
Hori dela eta, salaketaz gain, Robokoop gunetik eskaerak ere egin nahi dituzte: alde batetik, Espainiako Gobernuari Saharako herria babesteko eta autodeterminazio erreferenduma errazteko exijitzen diote. Bestetik, Gasteizko eta Arabako jendartea kontzientzia du helburu dendak.
Beraz, Eguberriko opariak erostea bada zure asmoa, ez joan RoboKoopera. Ez dute ordenagailurik edo mugikorrik saltzen. Behin dendan sartuta, panel ezberdinek Mendebaldeko Sahararen egoeraren salaketa ikusiko duzu. Horrekin batera, bideo bat ere ikusteko aukera ere badago. Denda berezi bat da, beraz, salaketa eta kontzientziazioa helburu dituena.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!