Borroka dinamika abiatuko dute Granadako euskal preso politikoek, emakume gisa jasaten duten tratamendua salatzeko
Azaroaren 25eko atarian, borroka dinamika bat jarri dute martxan Granadako emakumeen espetxean dauden euskal preso politikoek. Hala Bediri helarazitako gutun batean, euren egoeraren berri eman dute, espetxeko zuzendaritzak emakumeekiko duen jarrera salatzearekin batera.
Gutuna osorik:
Kaixo lagunak!
Gutun honen bidez zuengana zuzentzen gara espetxe honetan jasaten ari garen egoera hau salatu nahian.
Espetxe honetako zuzendariak, duela hilabete batzuk, gatazka bat sortu zuen moduloko emakume guztaik behartzen hasi zelako nahi ta nahiezko lanak egitera.
Errespetuzkoak ez diren modulotan lan talde bolondresak daude patioko garbiketak egitera arduratzen direnak, baita 9. moduloan ere, non gure kide AGURTZANE DELGADO IRIONDO eta Aihoa Mujika Goñi dauden, baina orain espetxeak, moduloko emakume guztiak garbiketa egitera behartu nahi ditu era rotatiboan, gizonezko errespetuzkoak ez diren modulotan gertatzen ez den bezala. Horregatik uste dugu hau emakumeekiko jarrera diskriminatibo bat dela.
Egoera honen aurrean, moduloko emakume multzo handi batek beraien haserrea adierazi zuten espetxeko zuzendaritzari eta lan behartuak egitera ukatu ziren, horien artean gure kide AGURTZANE eta AINHOA. Espetxeko zuzendaritzak arazoa konpondu beharrean, gure kideak isolamendura eramatea erabaki zuen eta geroztik hor jarraitzen dute, horrek suposatzen duen guztiarekin: bizi baldintzen murrizketa, neurri zorrotzak, aktibitate ezak, osasun arazoak (hotz handia egiten du), patio txikia (20×8)…
Honetaz gain, argi ta garbi geratzen da espetxe honetako zuzendaritzak emakumeekiko duen jarrer matxista eta horren adierazle da lanen banaketa non iturgintza, igeltsero, margoketa lanak… gizonezkoentzat dira eta bisitak egiteko gelen garbiketa, arropa garbiketa lanak… emakumeentzat. Gainera emakumeak aukera gutxiago dituzte moduloen arteko aktibitatetan parte hartzeko. Lotsagarria iruditzen zaigu espetxearen jarrera zeinek estatuko zentro bat den heinean, berdintasun politikak ezarri beharrean, aintzinako jarrerekin jarraitzen du, erabakiz emakumeak lan batzuk egiteko balio duten eta gizonak beste batzuetarako.
Egoera hau sortu zuenetik (6 hilabete igaro dira eta gure kideek isolamenduan jarraitzen dute) arazoa konpondu nahian gabiltza baina espetxe honetako zuzendaritzak ez du konpondu nahi. Jarrera guztiz itxia daukate, adieraziz ez dutela inongo asmorik egoera konpontzeko eta ez diela sortzen inongo ardurarik gure arazoa delako.
HONEN AURREAN, GRANADAKO PRESO POLITIKOEN KOLEKTIBOAK ERABAKI DU PLANTE ETA GOSE GREBA DINAMIKABATEAN SARTZEA AINHOA ETA AGURTZANE ISOLAMENDUTIK ATERA ARTE, ESPETXEAREN JARRERAK EZ BAITIGU BESTE IRTENBIDERIK EMAN.
Gauzak horrela, zuengana zuzentzen gara egoera salatzen laguntzeko eta zabaltzeko, eta aldi berean zuen inplikazioa eskatzen diezuegu espetxe honetako zuzendaritzaren jarrerari irtenbide bat emateko.
Besterik gabe aurretik eskertu nahi dizuegu zuen babesa.
BESARKADA BAT
GRANADAKO EPPK
2017ko AZAROAn
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!