2018an Gasteizen herri galdeketarik ez egitea erabaki du Gure Esku Dagok asanblada irekian
Aurkezpen labur bat egin ostean, 2018. urtean Gasteizen herri kontsulta burutzearen gaia jorratuko dute Judimendiko Gizarte – Etxean egin duten asanbalda irekian. “Herri dinamika bat izanda, herriak erabaki behar du galdeketa egin edo ez”, adierazi zioten Gure Esku Dago Gasteizko kideek Hala Bediri. Guztira, 50 lagun inguruk hartu dute parte.
28 lagunek herri galdeketarik ez egitearen alde bozkatu dute; 21 lagunek babestu dute herri kontsulta egitea. Adierazi zutenez, “proposamen guztiak kontutan hartuko ziren», eta horrela egin dute asanbladan.
Aiaraldean eta Zuian udaberrian
Hiru herri galdeketa egin dira orain arte Araban, hirurak Gorbeialdean: Aramaion, Legution eta Urkabustaizen. Aramaion, parte hartzeak %50a gainditu zuen. 2018. urteari dagokionez, udaberrian, Aiaraldean eta Zuian erabakitze eskubidea gauzatuko dute herri galdeketaren bitartez.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!