Belen Gonzalez preso politikoaren heriotza salatu dute Arabako leku ezberdinetan
Elkarretaratzeak egin dituzte ostegunean eta ostiralean Gasteizen, Amurrion eta Laudion, Belen Gonzalez euskal preso politikoaren heriotza salatzeko. Aiaraldeako herrietan, ostegun arratsaldean egin zituzten mobilizazioak. Gasteizen, aldiz, ostiralean egin zuten kontzentrazioa, Kalera Kalerak deituta.
Gonzalezen osasunak okerrera egin zuen azken asteetan eta asteazken gauean hil zen, Donostiako ospitalean: 59 urte zituen. Elkarretaratzeetan adierazi dutenez, «Gonzalez burujabetzaren eredu zen, nazio askapenean eta feminismoan».
1989an, Gonzalez ETAren ordezkaritza taldeko kidea izan zen erakunde armatuak Espainiako Estatuarekin izan zituen negoziazioan Aljerian eta Suitzan. 1999.urtean espetxeratu zuten baina azken zortzi urteak etxean eman ditu preso, espetxealdi arinduarekin, minbiziaren ondorioz.
Santo Domingon ere egon zen Gonzalez. Aljeriako negoziazioek porrot egin ostean, Santo Domingon eman zituen hamar urte, eta 1999an bigarren aldiz izan zen ETAren ordezkari izateko.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!