Gure Esku Dago Gasteizek azaroaren 20ko asanbladan erabakiko du 2018an herri galdeketa egin edo ez
Judimendiko Gizarte-Etxean izango da asanblada irekia. 2018ko udaberrian, Zuian eta Aiaraldean herri galdeketak egingo dituztela baieztatu dute.
Asanbladari dagokionez, aurkezpen labur bat egin ostean, 2018. urtean Gasteizen herri kontsulta burutzearen gaia jorratuko da. Gure Esku Dagoko kideek Hala Bediri adierazi diotenez, «herri dinamika bat izanda, herriak erabaki behar du galdeketa egin edo ez».
Zentzu honetan, gardentasunaren garrantzia azpimarratu nahi izan dute. Hori dela eta, asanblada irekia izango da azaroaren 20koa: 19:00etan Judimendiko Gizarte-Etxean (Orixe gelan).
Gogoratu dutenez, herritar guztiak daude gonbidatuta eta «proposamen guztiak kontuan hartuko dira».
Hiru herri galdeketa egin dira orain arte Araban, hirurak Gorbeialdean: Aramaion, Legution eta Urkabustaizen. Aramaion, parte hartzeak %50a gainditu zuen. 2018. urteari dagokionez, udaberrian, Aiaraldean eta Zuian erabakitze eskubidea gauzatuko dute herri galdeketaren bitartez.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!