AskeRock, dena prest azkena izatea nahi duen lehenengo ediziorako
Egoera salatu eta dispertsioari aurre egiteko baliabideak lortu nahi dituzte jaialdiarekin. 16:00etan hasiko dira kontzertuak eta larunbatean ere sarrerak erosteko aukera egongo da. Zenbait ohar bildu ditugu gurean.
Dena prest dago larunbatean ospatuko den AskeRock jaialdirako. Arabako errepresaliatu politikoen jaialdiak bi helburu nagusi ditu: pertsona hauek sufritzen duten egoera gizarteratzea eta hauen senideek dispertsioaren gastuei aurre egiteko baliabideak lortzea. Aurreko ikasturtean hasi ziren hau prestatzen, eta azkenean, urriaren 21ean, bere fruituak emango ditu: jendeta espero da Mendizabalan.
Ostegunetik larunbatera bitartean muntaketa lanak egongo dira Mendizabalan, larunbat arratsalderako dena prest egoteko. Egun hauetan, beraz, nahi duenak aukera izango du Mendizabalatik pasatzeko muntaketan laguntzeko. Elkartasun jaialdia den heinean, dozenaka boluntariok egin dute posible jaialdia. Egunean bertan ere dozenaka bolondres egongo dira barra, segurtasun, protokolo… txandak egiten.
Larunbatean Mendizabalako gunera hurbiltzeko asmoa dutenentzako, zenbait ohar bildu ditugu gurean:
- Sarrerak salmenta-puntuetatik kenduko dituzte ostegunean. Hauek erosteko azken aukera larunbatean bertan izango da, Mendizabalan bertan. 12:00etatik egongo da sarrerak erosteko takila irekita.
- Ateak 15:30etan irekiko dira eta lehennego kontzertua 16:00etan hasiko da.
- Eraso matxistak salatzeko telefono bat egongo da: 688 718 701.
Oholtza gainean egongo diren taldeei dagokionez, Euskal Herriko eta Herrialde Katalanetako taldeek izango dute protagonismoa. Gainera, ekitaldi batekin ere dispertsio politika salatuko dute.
16:00 Bad Sound
17:10 Willis Drummond
18:50 Mafalda
20:10 Esne Beltza
21:50 Riot Propaganda
23:30 Ekitaldia
23:50 Eskean Kristo
01:10 Zoo
02:40 Txarango
Dispertsioaren datuak Araban
Egun, 29 pertsona daude preso Araban. Batez beste, etxetik 660 kilometrotara daude; hau da, senide eta lagunek 1.300 kilometro baino gehiago egin behar dituzte bisita bakoitzeko. Beste modu batean esanda, 20.000€ suposatzen die dispertsioak senide eta lagunei urtero.
“Ez gara libre izango haiek ASKE izan arte” leloa daukan jaialdiak, honekin bukatzen laguntzea du asmoa. Hori dela eta, lehenengo jaialdia den bezala, azkena izatea nahi dute.
Eskean Kristo taldeak egin du jaialdiaren bideoklipa
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!