«Agur 78» ekimena jarri dute martxan, «erregimena hausteko»
Hala Bediri jakinarazi diotenez Gasteiz mailako ekimen bat izango da. Datozen orduetan sare sozialetara adi egoteko deia egin dute.
Ekimen berri bat jarri dute martxan: «Agur 78». Sare sozialetan sortutako kontu batek iragarri duenez, «azken asteetan frankismoaren jarraipena den 78ko erregimena inoiz bizi izan duen krisirik sakonenean murgilduta dagoela argi geratu da».
Kataluniako testuingurua aipatu dute erreflexio hau elkarbanatzeko: «Abiatutako autodeterminazio prozesuak Espainiar Estatua bera kolokan jarri du».
Hala Bediri jakinarazi diotenez, Gasteiz mailako ekimen bat izango da «Agur 78». Planteatzen duten erregimenaren haustura hori, azaldu dutenez, «ez da inoiz bide legaletatik emango». Horregatik, «herritarren antolakuntzan eta desobedientzian» oinarritu nahi dute bidea.
Lo zakuak prestatzeko eta datozen orduetan sare sozialei adi egoteko deia egin dute. Horretarako, twitter kontua jarri dute martxan: @agur78
Egunik, lekurik eta ordurik gabeko egitaraua
Urriaren 11ko gauean, «Agur78» ekimenaren pista gehiago eman zituzten sare sozialetan. Egunik, ordurik eta lekurik gabeko egitaraua aurkeztu dute: bazkaria, kontzrtuak, proiekzioa, ekimena… eta beste hainbat gauza iragarri dituzte.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!