Hiru ikasle erasotu dituzte eta kalera ateratzeko deia egin dute eragile feministek
GUET talde feministak salatu duenez, hiru ikasle erasotu zituzten aurreko ostegunean. Elkarretaratzea eta pegada masiboa egingo dute arratsaldean.
GUET talde feministak jakinarazi duenez, hiru ikasle erasotu dituzte. Aurreko ostegunean, hiru emakume ikasle larriki erasotuak izan ziren, erasoa gainera beraien eremu intimoenean gertatuz: Euren etxeetan, eta beraz «teorian seguruen gauden lekuan ere hala ez gaudela erakusten du», azaldu dute.
Eraso hau kasu isolatu bat ez dela azaldu dute eragile feministatik, «izan ere egunero milaka emakume gara erasotuak eta zapalduak emakume izate hutsagatik».
Oharrean «nazkatuta» daudela adierazi dute eta EHU-k instituzio publiko moduan ez duela inolako babesik eskaintzen salatu dute. «Ustezko protokolo bat baldin badauka, ikasleok horren berririk ez dugu, eta gainera ez dugu ikusten beraien eskuetan jarririk inolako soluzio eta babesik jasoko genukeenik».
Unibertsitatean, talde feminista bezala, erasotuei behar duten laguntza eta babes guztia eskainiko die GUET taldeak. Aldi berean, erasotzaile ororen aurrean «hortzak zorrotz erakusteko prest eta indartsu gaudela ozen oihukatu nahi dugu».
Elkarretaratzea ostegun arratsaldean
Erasoa salatzeko, hurrengo deialdia luzatu dute sare sozialetan: 19:00etan Kutxin egingo den pegada masiboa eta kontzentrazioa. Hamaika emakume batu dira Kutxi kaleko sarreran.
Gainera, astelehenerako beste elkarretaratze bat iragarri dute. Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deituta, azken erailketa matxista salatuko dute Euskal Herriko hiriburuetan: Gasteizkoa Andra Maria Zuriaren plazan izango da, 20:00etan, urriaren 2an.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!