Helegitea ukatuta Alfredo Remirez espetxeratzea erabaki du Espainiako Entzutegi Nazionalak
2009an Amurrioko txupinazoan preso baten panpina ateratzeagatik espetxeratzeko erabaki irmoa hartu du Espainiako Entzutegi Nazionalak. Urtebeteko zigorra betearazi nahi diote Remirezi. Salaketa mobilizazioak hasi dira eta ostiralean manifestazioa egingo dute Amurrion.
Alfredo Remirez amurrioarrak Entzutegi Nazionalean aurkeztutako errekurtsoa atzera bota du epaitegiak. Abokatuak Aiaraldea hedabideari jakinarazi dionez, momentuz ez du jaso kartzelaratze agindurik. «Zelan eta non errekurritu aztertzen ari gara. Autoa irmoa da, helegiteak ez luke bertan behera utziko agindua. Hala ere, geratzen saiatuko gara, edozein unetan eman lezakete espetxeratze agindua».
2017ko otsailean epaitu zuten Twitter sare sozialetan terrorismoa goratzea egotzita. Akordioa lortu zuen defentsak orduan: urte eta erdiko kartzela zigorra eta 14 urte eta sei hilabeteko inhabilitazioaren kondena dela medio ez zen izan kartzelaratua. «Txiolarien epaiketarekin atzera bota dute 2009ko auziaren suspentsioa, eta espetxe zigorra betetzea ebatzi du epaitegiak. Zigorra berez ez diote ezarri, 2009an ezarritakoari suspentsioa atzera bota dute», adierazi du abokatuak.
Salaketa mobilizazioak
Remirezen espetxeratze erabakia salatzeko, mobilizazioak egongo dira datozen egunetan Amurrion. Irailak 26a, asteazkenean, 19:00etan kontzentrazioa egin zuten Amurrioko plazan. Ostirala, aldiz, 20:00etan manifestazioa egingo dute Amurrioko plazatik. Elkarretaratzean bideoa jaso du aiaraldea.eus-ek.
Albistea publiko egin denean, Alfredo Remirezen (@erreharria) erantzunak oihartzun handia izan du.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!