Arabako kirol jardueretako langileen eskaerak bete ezean, greba egingo dute uztailaren 23tik 31ra
Greba deialdia uztailaren 23an hasi eta uztailaren 31n amaituko litzateke. Lau urte daramatzate soldaten igoerarik gabe.
Kirol jarduretako langileek bi urte inguru daramatzate hitzarmenaren birnegoziaketarekin, lan baldintza duinagoen alde borrokan. Aurrerapausuak eman ez direnez eta haien eskaerak ez direnez aintzat hartu, greba deialdia egin dute uztailaren 23tik 31ra. Uztailaren 11n ELA, LAB eta CCOO sindikatuek greba deialdia erregistratu zuten jada.
Langileek azaldu dutenez, aldarrikapenen artean daude, besteak beste, soldaten igoera. Izan ere, lau urte daramatzate soldaten igoerarik gabe, horrek dakarren eros ahalmenaren murrizketarekin. «Prekarietatea gero eta nabariagoa da eta jasanezina den puntu batetara iritsi da» argitu dute. Langile hauek, instituzio publikoek kontratatzen dituzten azpikontratetan egiten dute lan.
Langile hauen artean daude kantxetako zaintzaileak, igerilekuetako sorosleak edo kirol instalazioetan lan egiten duten beste zenbait langile. Sorosleek, adibidez, ez dituzte zaintzak kobratzen; hau da, askotan eguraldiaren menpe daude euren lana egiteko. Orain, uztailaren 23ra arteko epea zabaldu da, langileen eskaerak onartuak izan daitezen. Bestela, greba egingo dute.
Twitter kontua sortu dute: https://twitter.com/act_sos/status/884715549057400832
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!